10 eta 17 urte arteko 44 abeslarik osatzen dute abesbatza hori.
Abesbatza Metayer zuzendariarekin. Argazkia: El periodic d’ Andorra
Andorrako El Cor dels Petits Cantors abesbatzak emanaldia egingo du asteazkenean (hilak 4) Madalenaren basilikan Catherine Metayerrek zuzenduta. 10 eta 17 urte arteko 44 abeslarik osatzen dute abesbatza hori. 1991ean sortutako abesbatzan mutilek baino ez zuten parte hartzen, baina 2010etik aurrera neskak ere hasi ziren.
Kontzertua doakoa izango da eta 20:00etan hasiko da.