2Bat taldearen Heroes y monstruos ikuskizuna eskainiko du Mikelazulo Kultur Elkarteak ostiralean.
Mikelazulok hartuko du ikuskizuna ostiralean.
2Bat taldearen
Heroes y monstruos ikuskizuna eskainiko du Mikelazulo Kultur Elkarteak ostiralean. Musika eta olerki elkarrizketak askotariko aurpegidun munstroari aurre egingo dio ikuskizunean. Oscar Manso eta Idoia Hernandezen eskutik helduko da ikuskizuna ostiralean (hilak 6) 18:30ean. Olerkigilea eta musikaria da Manso (Errenteria, 1980) baita
Heroes y monstruos liburuaren egilea ere. Muskulo musika taldeko baxu jotzailea eta gitarrista ere bada.
Hernandez (Errenteria, 1988) pianista eta konpositorea da . Hatxe da bere izen artistikoa eta bakarka atera duen lehen diskoa
Lehena da.