Lino eta Panierreko jai eremuetako txandak osatzeko laguntza eskatu du OaingozHau mugimenduak.
Madalenetan Lino eta Panierren txandak betetzeko laguntza eskatu du OaingozHauk.
Geroz eta hurbilago dira jaiak eta
OaingozHau mugimendua gogor ari da lanean jai eredua berrasmatzeko hautua egin zuenetik. Herritik eta herriarentzat jaiak egitea du helburu eta madalenak hasteko bi aste pasa falta direnean laguntza eskatu du. Zehazki, mugimenduak kudeatuko dituen bi jai eremuetan, Panierren eta Linon, izango diren txosnetako txandak osatzeko.
Sindikato tabernan jarri du OaingozHauk zerrenda, eta laguntzeko prest direnek bertara jo beharko dute izena ematera.
Bestalde falafelak eta kroketak egiteko tailerrak antolatu ditu. Falafel tailerra amaituta, kroketen txanda heldu da aste honetan. Atzo hasita, gaur 18:00etan eta bihar 10:00etan eta 18:00etan elkartuko dira Landare elkartean. Auzolanerako prest daudenek, ez dute aitzakiarik.