Diru laguntza jasotzeko 18 eta 30 urte artekoak izan behar dute eskatzaileek, eta diru laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon behar dute.
Atzo zabaldu zuen laguntzak eskatzeko epea udalak.
Alokairuaren ordainketarako laguntza eskatu dezakete 18 eta 30 urte arteko Lezoko gazteek. Atzo zabaldu zuen udalak laguntza hori eskatzeko epea, eta helburua, gazteen autonomia eta emantzipazioa sustatzea da. Diru laguntza urtebeterako eskaintzen du udalak eta gehienezko diru laguntza 250 eurokoa izango da hilabeteko.
Diru laguntza jasotzeko 18 eta 30 urte artekoak izan behar dute eskatzaileek, eta diru laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Onuraduraren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan, eta eskatzaileak, halaber, ezin du bere jabetzan etxebizitzarik izan. Amaitzeko, diru iturri erregularra izatea eskatzen du udalak, 28.000 eurokoa gehienez, eta bizikidetza unitatea pertsona batek baino gehiagok osatzen duten kasuan 39.000 eurokoa gehienez.