Iraultza Dantza taldeak garai horretara bidaia proposatu du orain Jantziaren Zentroan antolatu duen Donostiako udaldiak 1900-1910 erakusketarekin.
Abuztu amaiera arte ikus daiteke erakusketa doan. Argazkia: Iraultza Dantza taldea.
XX. mende hasieran Donostia Espainiako erregeen opor leku bilakatu zen. Iraultza Dantza taldeak garai horretara bidaia proposatu du orain Jantziaren Zentroan antolatu duen
Donostiako udaldiak 1900-1910 erakusketarekin. Horretarako Kontxako hondartza eta Boulevardeko kafetegi bateko terraza irudikatu ditu Kapitain Etxearen beheko solairuan. Hondartza irudikatzeko garai horretako 3 metro luze eta 4 metro eta erdi zabaleko badiaren argazkia jarri dute atzealdean. Espainiako errege familiak bainurako erabiltzen zuen aldagela ikus daiteke bertan. Bainurako, aldagela hondartzan kokatutako bi erreiren gainetik eramaten zuten eta igerileku pribatua sortzen zuten.
Hondartzan, mende hasierako ogibideak, iñudea eta bainuzaina, bainu hartzailea eta burgesa ikus daitezke.Erakusketarako, Donostiako Udalaren laguntza izan du Iraultzak, Kontxako barandaren bi zati original utzi baitizkio.
garaiko agiriak ere ikusgai daude erakusketa horretan. Besteak beste, hondartzan bainua hartzeko mende hasieran zeuden arauak.
Hondartzaren parean, Donostiako Boulevarra zuri beltzean, eta bertan egunaren bi une irudikatuta: arratsaldea eta iluntzea. XX. mende hasieran Donostian burges dirudunen topaleku zen La Marina kafetegia irudikatu nahi izan dute. Kafetegi horren terraza hiriko behatoki nagusia zen. Erakusketa bisitatzen dutenek kafetegi horren karta eta prezioak ikusteko aukera izango dute.
Erakusketa doan ikus daiteke abuztu amaiera arte larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:0etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etan.
Madalenetan ordutegi berezia
Madalenetan Jantziaren Zentroak ordutegi berezia izango duela jakinarazi du bestalde Iraultza Dantza Taldeak. hilaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara; hilaren 22an, 12:00etatik 14:00etara; eta hilaren 23,24 eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik.
Donostiako udalak bi baranda zati original utzi dizkio Iraultzari erakusketarako. Argazkia: Iraultza Dantza taldea.