Ateri eutsi dio txupinazoan eta zumardian jendetza pilatu da.
Hasi dira herriko jaiak eta antxotarrak ez daude denbora galtzeko prest. Lehen unetik bildu dira festara, gogotsu, egun osoan mehatxuka aritu diren trumoi hots beldurgarriei entzungor. Festa gogoa zapuztuko duenik ez da, eta marea zuri-gorria kalean da.
Igandera bitartean, eta aurten Moliñomari lamiaren izpiritu askea lagun (TOPAguneak sortu du pertsonaia eta Koldo Izagirrek kondairaren testua), kaleak hartuko dituzte antxotarrek, festaz gozatzeko, nahi eran, elkarri zainduz, zirikatuz eta ospatuz. Non galdu ez da faltako.
Igandera bitartean hamaika ekitaldi antolatu ditu jai batzordeak, herriko elkarte, merkatari, ostalari eta norbanako askoren laguntzarekin. Festa hasi besterik ez da egin eta luze joko du. Gozatu.
Festen hasierako irudi galeriak, bihartik aurrera, HITZAn.
Egitaraua
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.