Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Madalen bezperetan loratu da 'Oarso'

Berrogeita hamahiru urte eta beste hainbeste ale, Errenteriaren historia, bizitza eta bizipenak jasotzen daramatza 'Oarso' aldizkariak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/05

Ordozgoiti, lakunza, Mendoza eta Lopez de Etxezarreta.

Berrogeita hamahiru urte eta beste hainbeste ale, Errenteriaren historia, bizitza eta bizipenak jasotzen daramatza Oarso aldizkariak. Gaur aurkeztu dute azken zenbakia Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziak, eta Koldo Ordozgoiti eta  Juan Miguel Lakunza Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeko kideek. Herriaren historia eta bizipenen lekuko dela esan du Mendozak, “bide luze honetan jaso baititu horiek guztiak bertan idatzitako artikuluen bidez. Garrantzitsua da herri batek altxor hori izatea”. Aipamen berezia egin die  alkateak, liburuan bilduta dauden Mariasun Landa sariko lan irabazleei. Ainhoa Fraile Ugalderena da bata, eta Iñigo Legorbururena bestea. Datuei erreparatu die ondoren, eta Oarso aldizkariaren 53. alean euskaraz idatzitako lanen kopurua jaitsi dela esanda, berri negatiboa dela aitortu du Mendozak: “Iaz gora egin zuten euskaraz idatzitako artikuluek, baina aurten, tamalez, behera egin dute eta %32a baino ez daude euskaraz”. Balantzaren bestaldean, lanak idatzi dituzten emakumeak. Iaz gora egin zuen kopuru horrek, eta aurten ere, mantendu egin du goranzko joera hori: “%24ra igo da emakumeek idatzitako lanen kopurua, eta oraindik aldea badago ere, zalantzarik gabe positiboa da”. 61 artikulu 61 artikulu, 323 orrialde eta 700 ale. Hori Oarso aldizkariak aurten loratu duen uzta Lopez de Etxezarretak azaldu duenez: “Hamasei saltoki eta kioskoetan izango dira salgai, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Fanderia edota Olibet auzoetan”. Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan ere izango dela erosteko aukera esan du Lopez de Etxezarretak, azken horretan ordea, ezingo da esku dirutan ordaindu eta txartela erabili beharko da. Oarso aldizkariak papereko publiko bat duela, baita internet bidez irakurtzen duena ere erantsi du zinegotziak, “horiei begira Errenteriako Udalaren webgunean ere zintzilikatuko dugu”. Sagardoa eta ardoarekin gertatzen den bezala, uzta bakoitza ezberdina izaten dela esan du Ordozgoitik, baina guztiek ezaugarri komunak dituztela: “Auzolanean egiten dugun aldizkaria da Oarso, idazten eta lantzen dugun guztion artean, baita banaketa egingo duten saltokien artean ere. Gure herriaren DNA darama”. 61 artikuluen artetik batzuk aletu ditu. Txema Arenzanak idatzitako Laguntasuna  Auzo Elkartearen 50. urteurrenaren gaineko artikulua, Añarbeko Mankomunitatearen mende erdia, edota Joxe Iriarte Bikilak 40 urte atzera egin eta poliziak errenterian egindako sarraskia landu duen artikulua. Eugenio Rollo zendutako sindikalista, eta Angelita Loidi zein Miren Mendarteren gaineko artikuluak bildu ditu Oarsok azken zenbakian. Guztiek merezi dute irakurtzea noski, baina bat aholkatu du bereziki, “Miguel Irastorza eta  Anselmo Ciden aurkako prozesuaren gainean  Mikel Zabaletak idatzitako La foto que le costo la vida…“. Rafa Bandres ezin ahaztu. 1972etik 2013ra Oarso aldizkariaren kolaboratzaile, eta Efemerides Renterianas 27 urtez idatzi zituenak ekainaren 4an zendu zen, “edizioa ixtera gindoazela jaso genuen berri latza eta aurten ezin izan dugu artikulurik idatzi Bandresen gainean. Datorren urteko Oarson merezi duen lekua izango duen zalantzarik ez dut”. Mantxester Txikia atalari egin dio aipamena Lakunzak, “Errenteria industriari erabat lotuta zegoen garia landuko dugu  bertan, eta zenbaki honetan aurrerapen bat egin dugu”. Lana 2020 urtean osorik argitaratzeko moduan izango direla gaineratu du. Salgai dago jada aldizkaria 7,13 euroan. Uzta oparoa kalean, hura irakurri, harekin gozatu eta herriaren historia eta bizitza ezagutzeko jakin-mina duten irakurleena da orain txanda. Salmenta puntuak
  • Beraun:  Aita Donosti taberna
  • Fanderia: Marian liburudenda
  • Iztieta: Razkin estankoa, eta Urtzi kioskoa.
  • Erdigunea: Hostoak, Alameda kioskoa, Etxenike Loteria, Maitexa estankoa, Mirentxu Liburudenda, Xenpelar kioskoa, Morrongilleta estankoa,  Bitxi Kolore, Zumardiko kioskoa, Josemi kioskoa, Morrongilleta kioskoa, Txusti II denda, eta Xenpelar Kulturdenda.
  • Olibet: Rojas liburudenda.
  • Gabierrota: Peña taberna
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.