Errenteria-Oreretatik mundura zabaldu nahi dute aurten ere Atlantikaldia, eta horren harira #HerritikMundura kanpaina jarri dute martxan bigarrenez.
Atlantikaldiaren ontzi bat Ibizan iaz.
Errenteria-Oreretatik mundura zabaldu nahi dute aurten ere Atlantikaldia, eta horren harira #HerritikMundura kanpaina jarri dute martxan bigarrenez. Jaialdiak prestatu dituen paperezko itsasontzi berriak eraiki, eta oporretan itsasontziarekin ateratako argazkiak sare sozialetara igotzea proposatu die herritarrei #HerritikMundura traola erabilita.
Herritarrak jailadiaren hedapenean inplikatzera deitu dituzte antolatzaileek, “aurtengoa ere jaialdi errepikaezin eta paregabe bihurtzeko”.
Facebook, instagram, eta twitter sare sozialetara igotzea egindako argazkiak proposatu du jaialdiak, argazkien zabaltze birala bultzatu nahian. Nahi duenak, gainera,
Atlantikaldiaren posta elektronikora bidal ditzake, handik zabaltzeko sare sozialetan. Itsasontziak berriz, Errenteria, Donostia eta Gipuzkoa osoko
hainbat puntutan jaso daitezke.