HITZAk 15. urteurrenaren harira abian duen galdera jokoa aurrera doa. Ostiral honetan hirugarren irabazlearen berri eman du: Karmele Aranguren Arsuaga lezoarrak irabazi du
Mugaritz jatetxeari esker egin den zozketaren
bi lagunentzako otordua. Zorionak Karmele! Irabazleak
Asmatu Hitza galdera jokoan parte hartu du, eta galdera zuzen erantzun duten guztien artean egindako zozketan irabazle izan delako jasoko du saria.
Jokoaren lehen galdera egoki erantzun zutenen artetik zozketan Arantza Hotelean bi gau eta spa zerbitzua baliatzeko aukera
Mireia Cuesta Unzain lezoarrak izan zuen. Bigarren galdera zuzen erantzun zutenen artetik, berriz,
Elixabete del Pozo pasaitarra izan zen irabazlea, eta
Katea Bike dendari esker
Connor 6.700 mendiko bizikleta eraman zuen etxera.
Beste galdera bat, eta ondorioz, zozketan parte hartzeko aukera zabalik dago. Honakoak da:
Horrez gain,
Zuberoa jatetxeari esker, galdera jokoan parte hartu duten denen artean (asmatzaileak izan ala ez), bi lagunentzat otordu bat zozkatuko dugu. Irabazlearen berri uztailaren 13an emango dugu.