Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko.
Txupinazoa balkoitik bizitzeko aukera emango du udalak aurten ere.
Ederra da giroa Herriko plazan bizitzea txupinazo unean, jendearen emozioa, festa gogoa, suziria zerura hegan ikustea,
Zentenarioa dantzatzea. Baita hori guztia udaletxeko balkoitik ikustea. Hori zehazki udalaren proposamena, zozketa egin ondoren, 10 lagunei txupinazoaren unea udaletxe barrutik bizitzeko aukera eskainiko diena. Bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Horretarako, interesdunek gaurtik hasi eta hilaren 13ra arte (ostirala) mezua bidali beharko dute posta elektronikora izen-abizenekin, eta telefono zenbakia jarrita. Telefono bidez ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta.
Zozketa hilaren 16an egingo dute.