Portuak eskaera onartzen badu "herritarren beharrei erantzuteko" erabiliko duela Arraitoki azaldu du udalak.
Arraitoki aparkaleku gisa erabiltzen dute lezoarrek egun.
Portuaren jabetzakoa da Arraitoki. Lezoar ugarik erabiltzen dute egun aparkaleku gisa, eta eremu hori eskuratzeko eskaera egin dio Lezoko Udalak orain portuari. Izan ere, portuak ez dio erabilerarik ematen eremu horri, baina udalak ezin du proiekturik gauzatu bertan, ez delako bere jabetzakoa. Portuak eskaera onartzen badu “herritarren beharrei erantzuteko” erabiliko duela Arraitoki azaldu du udalak.
Bekoerrota kiroldegia eta Altamira auzora iristeko biribilgunearen artean kokatuta dago Arraitoki, udalaren jabetzakoak diren bi partzelen artean: “Portuak eskaera onartuz gero, udalak kokaleku estrategikoa duen lur eremu zabal bat jabetzan izatea lortuko luke, eta herria herritarren beharretara egokitzeko proiekturen bat eiteko aukera egongo litzateke”.
Lehen urratsa egin du udalak, eskaera ofizialki egitea. Orain portuak emango duen erantzunaren zain da.