Antxokoak igaro ostean, Trintxerpen hasiko da festa. Ostegunetik astelehenera hamaika ekintza adin eta izaera guztientzat.
Danborrada Trintxerpeko jaietan
Pasaiak ez du jaien usaina galdu oraindik. San Pedrokoak eta Antxokoak igaro ostean, Trintxerpek hartuko du lekukoa. Adin eta izaera guztientzako ekintzak egongo dira ostegunetik astelehenera.
Bi aldiz lehertuko da txupina aurten, biak uztailaren 12an. Lehena haurrek jaurtiko dute 18:30ean eta ondoren
Holi festa egingo dute. Nagusiek 20:00etan jarri dute bigarren txupina botatzeko hitzordua. Hortik aurrera hamaika aukera jaietan parte hartzeko: Karaokea, kontzertuak, erromeria, danborradak, hockey txapelketa, herri bazkaria, sardina-jana, herri kirolak, tabernen arteko sokatira lehiaketa, antzerkia, patata tortila txapelketa eta dantza erakustaldia, besteak beste.
Ikusi egitaraua osorik
hemen.