Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autodefentsa feministaren aldarria Antxoko jaietan

Eraso sexistak amorruz eta nahi bezala salatzeko zilegitasuna azpimarratu dute Antxon uztailaren 7an egin zuten manifestazioan. "Beldurra aldez aldatuko dugu" eta "autodefentsa feministaz armatuta gaude" aldarriak defendatu zituzten.

Ainhoa Mariezkurrena
Pasaia
2018/07/11

Eraso sexisten aurkako manifestazioa Antxoko jaietan. Argazkia: Julen Lazkano

Eraso sexistak amorruz eta nahi bezala salatzeko zilegitasuna nabarmendu dute Antxon uztailaren 7an egin zuten manifestazioan. “Beldurra aldez aldatuko dugu” eta “autodefentsa feministaz armatuta gaude” aldarriak defendatu zituzten. Harremantxo talde feministaren eta Antxoko TOPAgunearen iniziatiba izan zen uztailaren 7an burutu zen erasoen aurkako manifestazioa. Gaueko 01:00etan abiatu zen Luzuriagatik eta parte hartzaileek arropa beltza eta aurpegia estalia zeramatzaten. Surdoek (danborrek) irekitzen zuten bidea eta suak jarraitzen zien atzetik. “Nazkatuta gaude beti biktima bezala agertzearekin, kaleak eta gauak amorruz eta indarrez hartuko ditugu”, esan zuten amaierako irakurketan. Estereotipoak eta eskemak haustea zuten helburuetako bat eta amorrua ateratzeko plaza sortzea, “aurpegiak estali ikusiak izateko”. Era berean, mezua erasotzaileei iristea nahi izan dute: “Ez diogu genero maskulinoari beldurra eragin nahi, baina bai erasotzaileei. Biolentzia sistemak emakumeei eragiten dien beldurra da, eta egunerokoa da. Gurea, ordea, horren aurreko erantzuna da, autodefentsa da”. Erasoen aurreko erantzunak emateaz gain, beste bide batzuk jorratu behar direla ere esan zuten amaieran autodefentsa feministara deituz: “Libre izan nahi dugu eta ez ausartak. Gure armekin jabetzera eta erabiltzera deitzen zaituztegu. Logika berdinean jarraitzen duen sistema zapaltzailea irauli arte ez dugu gelditzeko asmorik. Hilko gaituen gerrarik ez, zapalduko gaituen bakerik ez”. Manifestazioa baino bi egun lehenago Antxon identifikatu zituzten puntu ilunak zeharkatu zituzten, argitzeko asmoz. Mezuak itsatsi zituzten leku horietan. Ekintza honek ere herriaren erantzuna izan zuela jakinarazi dute.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.