Street Soccer kaleko futbolak hartuko du Koldo Mitxelan plaza igandean, bertan jokatuko delako Madalenak Cup txapelketa.
Igandean jokatuko da egun osoz Madalenak Cup txapelketa Koldo Mitxelena plazan.
Street Soccer kaleko futbolak hartuko du Koldo Mitxelan plaza igandean, bertan jokatuko delako Madalenak Cup txapelketa. Errenteriako gizarte kultura eta kirol munduarekin lotura estua duen lagun talde batek antolatu du bigarrenez. 8-12 urte arteko haurrei begirako futbol txapelketa da, eta Koldo Mitxelena plazan, kale futboleko bi zelai prestatuko dituzte, kontrol postua eta bertaratzen direnek gozatzeko beste hainbat elementurekin ere.
200 neska mutilek parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek, eta egun osoan zehar hogei taldetik gora pasako dira zelaietatik, arratsaldeko azken orduan jokatuko den finalera iristeko asmoz. Pozik azaldu dira antolatzaileak, bigarren ekitaldiak jaso duen erantzunarekin: “Taldeen izen ematea martxa ezin hobean doa, eta txapelketak urteetan segida izango duela sinistuta gaude”. Bigarren ekinaldia jasotzen ari den erantzunak gainera, aurrera jarraitzera bultzatzen dituela aitortu dute.
irola eta bereziki futbola oinarri hartuta, elkarlana eta bizi ohitura osasuntsuak sustatzea du helburu. Horretarako hiri ingurunea jolas kirol espazio bilakatuko dute egun batez.
Herritarrei egin diete deia antolatzaileek azkenik, Koldo Mitxelena plazara bertaratu daitezen eta txapelketa posible egiteko lanean ari diren guztiei eskerrak eman dizkiete, “parte hartu duzuen guztion lana biziki estimatzen dugu, bereziki, bere babes eta laguntzarekin Madalenak Cup antoaltu ahal izatea ahalbidetu duten babesle guztien ekarpena”.