Kalean egiten den kirola bildu dute erakusketa osatzeko, kalean egiten diren kirol probak ezagutzera eman eta kalea jarduera fisikoa egiteko lekua dela erakusteko.
Sn Markorako igoera da nabarmendu duten kirol jardueretako bat. 23-04-2017. Foto Arizmendi
Jarduera fisikoa kalean erakusketa antolatu du Errenteriako Kiroletako azpisailak Galtzarabordako kiroldegiaren hallean. Kalean egiten den kirola bildu dute erakusketa osatzeko, eta helburua, kalesan egiten diren kirol probak ezagutzera ematearekin batera, kalea, jarduera fisikoa egiteko lekua dela erakustea da.
Errenterian 17 kirol jarduera antolatzen dira kalean, herriko kirol entitate eta kluben eskutik. Horien artetik, berriz, Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria, San Silbestre eta San MArkorako Igoera nabarmendu du Kirol azpisailak. Herrian dauden kirol egiturak bistaratzea ere badu helburu erakusketak: Fanderia eta Iztietako erabilera anitzetarako pistak, eta laster izango den Gabierrotako pista osasungarria.
Aurten Kirol azpisaila antolatzen ari den erakusketa sortaren barruan dago
Jarduera fisikoa kalean erakusketa, eta iaz herriko hainbat elkarteen gainean antolatutako erakusketei segida ematen die. Besteak beste, Mindara elkartea, Oarsoaldeko Eskola Kirola, Urdaburu Mnedizale elkartea eta emakumeen kirolaren gaineko erakusketak antolatu dituzte orain arte.