Aiako Harria Natura Parkean, Natura 2.000 sarean kokatuta dago Listorreta-Barrengoloia, eta harrera bikaina du errenteriarren zein beste lekutatik heldutako bisitarien artean.
Errenteriatik zein beste herrietatik jende ugari hurbiltzen da Listorreta-Barrengoloiara.
Listorreta-Barrengoloia natur eremuaren erabileraren gaineko azterketa egingo du Errenteriako Udalak. Horretarako larunbat eta igande honetan ingurumen teknikari batek elkarrizketak egingo dizkie eremuaren erabiltzaileei, eta egiten duten erabileraren datuak jasoko ditu. Abuztuan prozedura errepikatuko dute. Bildutako datu horiek eta behaketa izango dira udalak egingo duen azterketaren oinarriak.
Aiako Harria Natura Parkean, Natura 2.000 sarean kokatuta dago Listorreta-Barrengoloia, eta harrera bikaina du errenteriarren zein beste lekutatik heldutako bisitarien artean. Ingurune horren erabilera, eremuaren kontserbazioarekin uztartu nahi du udalak. Egingo duen azterketarekin bisitari kopurua neurtu nahi du, baita bisitariek egiten duten erabilera ere.