Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

EMKE Banda omendu dute Iruñean

1918an Musika Banden Lehiaketa antolatu zuten Iruñean, eta Euskal Herriko hamabi musika banda zibilek hartu zuten parte. Errenteriako Musika Bandak irabazi zuen txapelketa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/12

Aitor Mitxelena, Iker Otegi, Josu Mitxelena, German Franco eta Tomas Lazkano Iruñeko udaletxe aurrean harrera aurretik.

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda omendu dute gaur Iruñean San Ferminen barruan. Arrazoia bilatzeko, mende bat atzera egin beharra dago. Izan ere, 1918an Musika Banden Lehiaketa antolatu zuten Iruñean, eta Euskal Herriko hamabi musika banda zibilek hartu zuten parte txapelketa horretan. Gaur aitortza egin diete horiei guztiei. Ez nolanahikoa, lehiaketa horri esker sortu zutelako La Pamplonesa, Iruñeko Musika Banda urtebete beranduago. Josu Mitxelena EMKE Bandaren lehendakaria, Aitor Mitxelena zuzendaria, eta Iker Otegi, Tomas Lazkano eta German Franco batzordeko kide eta bandako musikariak izan dira gaur bandaren ordezkariak, “pozik”eta “hunkituta” jasotzen ari diren omenaldian. Izan ere, egun osorako antolatu dituzte ekitaldiak omenaldiaren barruan. Josu Mitxelenak orain mende bateko txapelketak izan zuen garrantzia nabarmendu du: “XIX mende erdialdean Iruñean hainbat musika banda zeuden, musika mugimendua oso hedatua zegoen, oso zabala zen, baina gehienak banda militarrak ziren. Bazegoen herri eskaera bat, kezka, bandak zibilak izan zitezen, Iruñeak bere banda zibila izan nahi zuen San Ferminetan jotzeko, besteak beste”. Hainbat saiakera egin omen zituzten, baina denek kale egin zuten lehiaketa antolatzea otu zitzaien arte: “Hamabi musika banda zibilek hartu zuten parte, Nafarroakoak, Arabakoak, Gipuzkoakoak. Errenteriako Banda han izan zen, baita Irun, Bergara edota Tolosakoa ere. Txapelketak arrakasta itzela izan zuen, eta bultzada eman zion herriaren aldarrikapenari. Hala ere ez genekien hainbesterako izan zenik, gure artxiboetan zein udal artxiboetan jasota badago ere. Gaurko ekitaldian ohartzen ari gara ez geniola akaso zeukan edo merezi zuen garrantzia eman”. Errenteriako Musika Banda lehiaketan izan zen, baita hura irabazi ere. Duela 100 urte maila gorenekoa zela erakutsi zuen, gaur egun den bezala, “duela mende bateko txapelketan aritu zen epaimahaiak Errenteriako Musika Bandaren kalitatea nabarmendu zuen, maila paregabea, eta hori polita da oso, zoragarria. Ez ginen kontziente, ez erabat behintzat suposatu zuenaz, eta gaurkoa oso egun polita izaten ari da”. Maila gorenekoa musikalki, eta maila gorenekoa jarreraz. 100 pezetako saria jaso zuen lehiaketa irabazita, baina diru hori ez zuten etxera ekarri, Iruñeko Miserikordia Etxeari eman zioten behartsuak laguntzeko. Eguerdian egin die harrera Joseba Asiron Iruñeko alkateak hamabi musika banden ordezkariei udalean. Bazkaria izango dute gero, eta 17:30ean omenaldia jasoko dute banda guztiek.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.