Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

San Juan eta Hondarribia, Gipuzkoako txapeldun

Emakumeetan San Juanek eskuratu zuen trapua, baina azken olatura arte ez zen erabaki proba; Orio segundo eta erdira sartu zen.

asier perez-karkamo
Errenteria-Orereta,Pasaia
2018/07/12
Koxtape San Juan Gipuzkoako Txapelketa

Sufrituta lortu zuten bandera sanjuandarrek (arg: @sanjuan_koxtape)

Ezustekorik ez zen izan atzo Mutrikun eta faboritoek irabazi zuten 2018ko Gipuzkoako Traineruen Txapelketa. Hondarribia Arraunek, gizonena, Koxtape-San Juanek neskena. Emakumeen txapelketan sekulako berdintasuna izan zen. San Juanek eskuratu zuen trapua, baina azken olatura arte ez zen erabaki proba. Kanporako bidean bi segundo atera zizkioten Batelerek oriotarrei; barrurantz, berriz, Orio segundo bat azkarragoa izan zen. Azkenean, segundo eta 60 ehunen bi traineruen artean, eta beste bandera bat Pasai Donibaneko ontziarentzat. Donostiarra hirugarren iritsi zen (33ra) eta Hondarribia laugarren (41era). Errenteriako Hibaikak seigarren postua lortu zuen, irabazlearengandik minutu eta sei segundora. Gizonetan, Hondarribiak nagusitasuna erakutsi zuen, lehen ziabogarako aurkariak atzean utzita. Mikel Orbañanosenek lan serioa egin zuten eta denboraldi hasiera honetan behintzat Gipuzkoako traineru indartsuena direla berretsi zuten atzo. Hondarribiaren denbora: 20:12.14; Orio 22 segundora eta Donostiarra 29ra. Bigarren posturako lehia handia izan zen; hirugarren ziabogatik Donostiarra atera zen aurretik, baina azken luzean aurre hartu zieten oriotarrek. San Pedro eta San Juan laugarren eta bosgarren helmugaratu ziren. Moreek 38 segundo galdu zituzten hondarribiarrekiko, arrosek minutu eta hamasei segundo. Bizkaian, Urdaibai eta Kaiku Bizkaiko txapelketa ere egin zuten atzo, Lekeition. Gizonen proban ez zen ezustekorik izan eta Urdaibairentzat izan zen garaipena. Hori bai, Zierbenak ligan erakusten ari den maila berretsi zuen atzo, 3 segundo bakarrik galduta. Isuntza sailkatu zen hirugarren, 28 segundora. Nesketan, berriz, Kaikuk irabazi zuen proba, Deustu eta Lea-Artibairi gailenduta. Deustuarrek 19 segundo galdu zituzten, Lea-Artibaik minutu eta 28. Lehen aldia da Kaikuren emakumeen traineruak Bizkaiko txapelketa irabazten duena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.