Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteria herri 'nahiko segurua' dela ondorioztatu du azterlan batek

Kriminalitate tasa Bizkai eta Arabak baino baxuagoa du, eta arau hausteen tasa behera egiten ari da 2011z geroztik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/13

Txasko eta Mendoza azterlanaren lehen zatia den diagnostikoa aurkezten.

Errenteria herri “nahiko segurua” da, kriminalitate tasa Bizkai eta Arabak baino baxuagoa du, eta arau hausteen tasa behera egiten ari da 2011z geroztik. Horiek, KREI EHUren Kriminologiaren Euskal Institutuak Errenteriako segurtasun ezaren gainean 2017an egindako azterlanaren ondorioak. Diagnostiko hori Errenteriako Udalaren Herritarren segurtasunean Parte Hartzeko Tokiko Kontseiluak eskatutako ikerketaren lehen atala da. 2016aren amaieran sortu zuen udalak tokiko kontseilu hori, eta helburua segurtasunaren alorra aztertzea dela azaldu du Julen Mendoza alkateak, “perspektiba integratzaile batetik, ez soilik ikuspegi polizial batetik,  bide polizialetatik gutxitu egiten delako arazoa, baina ez desagerrarazi, eta nola aurre egin segurtasunaren gaiari ikuspegi zabal horretatik. Segurtasunarekin harremana duten gaiei erantzun integrala ematea du helburu kontseiluak”. Bertan udaleko hainbat azpisailek,  gizarte arazoetan ibilbidea duten gizarte eragilek, hezkuntza eragileek, eta Osakidetza, Ertzaintza eta Udaltzaingoko ordezkariek hartzen dute parte. Azterlanean, datu objektiboak aztertu dituzte, baita herritarren pertzepzioa ere. Datu objektiboek herria nahiko segurua dela erakusten dute, ez duela kriminalitate datu alturik, eta jaisten ari dela gainera, baina horrek herritarren pertzepzioarekin egiten du talka. Izan ere, inkesta egin zaien 351 biztanleen artetik %55ak du sentsazioa Errenteria ez dela hiri segurua. Are gehiago, segurtasuna jaisten ari den ustea ere badute. “Pertzepzio horrek talka egiten du errealitatearekin, eta aintzat hartu behar da. Pertzepzio horren gainean eraiki behar ditugu beraz gure lan ildoak”. 351 inkesta 351 herritarrei egin diete inkesta azterlanaren arduradunek, auzo ezberdinetan. Aleatorioki egin dituzte, kalean eta auzo ezberdinetan izan dira inkestagileak. Horietatik %66 emakumeak dira eta %3a gizonak, gehienak 25-55 urte artekoak (%69). Herri nahiko segurua izanda ere, segurtasun pertzepzio hori ez dutela herritarrek utzi du agerian azterlanak eta udalari dagokiola segurtasun eza sentsazioa eragiten duten kausak identifikatzea esan du Mendozak. Horretarako beste polizia ereduetara jo dutela azaldu du Mendozak, “mediterraneoko polizien eredua batez ere. Handik datoz egun martxan ditugun polizia prebentiboa eta auzoko polizia ereduak. Hainbat lekutan, batez ere pertzepzioa lantzen dute, errealitateak kontrakoa erakusten badu ere”. Diagnostikoa da gaur Mendozak Jon Txasko zinegotziarekin batera aurkeztu duena. Hurrengo urratsa, ekintza plana izango da orain. Argi esan du Mendozak, “ekintza plana ere integrala izango da, ez da polizia gehiago izatea, baizik eta delituak murriztuko dituzten eta herritarrek duten pertzepzioa errealitatearekin bat etortzen lagunduko duten neurriak hartzea”. Prebentzio neurriak hartzen aspalditik Udala aspaldi hasi zela hainbat neurri hartzen azaldu du Txaskok ikuspegi zabal batean. Horren harira, udalak lan prebentiboa egiteko martxan dituen bost ekintza aipatu ditu: Ertzaintzarekin koordinatuta dago gatazkatsuenak diren puntuetan eta sistematikoki egiten direnez gain operazio bereziak behar direnerako;  11 udaltzain berri sartuko ditu eta horretarako oposizio prozesua amaitzear da udala (2014an beste hamar plaza atera zituen); kale hezitzaileak jarriko ditu udalak gainera, irailetik aurrera,  kalean bertan lantzeko gizarte arazoak eta saihesteko segurtasun eza egoerak gertatu eta arau hauste penalak egin ditzaten; udalak azken urteetan apustu irmoa egin du kaleko argiak Led sistemakoekin ordezkatzeko. Horiek argi handiagoa ematen dutela eta segurtasun handiago sentsazioa ere ematen dutela zehaztu du Txaskok, “aldaketa horiek gauzatzeko 1.022.000 euroko inbertsioa egin du udalak”;  Kaleen garbiketa da azken neurria, “segurtasuna delinkuentziarik ez izatea baino gehiago delako, adibidez, elkarbizitzarako giro egokia izatea. Horretarako udalak urtean 500.000 euro gehiago inbertitu ditu”. Amaitzeko datu bat eman du Txaskok, 2017an izandako arau hauste penalak %0,7 jaitsi direla, Gipuzkoa, Bizkai eta Araban %1,46 igo diren bitartean. Datua pozgarria dela aitortuta, udalak herritarren bizi baldintzak hobetzeko lanean jarraituko duela berretsi du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.