Iazko babesle berdina mantenduko du San Juan Arraun Klubak Batelerekin.
Igartza Food Service Bateleren babesle berriro ere
Atzo sinatu zuten azken hitzordua; Igartza Food Service enpresak beste urtebetez babestuko du San Juan Arraun Kirol Kluba, bereziki Batelerak.
Emakumeen kirola sustatzeko apustu gisa deskribatu zuen atzo enpresaren ordezkariak. Udako estropadei begira ilusioa azaldu zuen eta kontratua sinatu zuten. Kluba ere eskertuta azaldu da. Bateleren ordezkari gisa arraunean dabiltzan neska gazteak agertu ziren, “etorkizunaren isla” direlakoan.