Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

LAB-ek Pasaiako Portuko bi lan poltsa deialditan "ustezko iruzurra" izan dela salatu du

Sindikatuaren arabera, postuak betetzeko prozesua hasi aurretik "izen-abizenekin" zeuden ezarrita horiek. Lau lanpostu dira orotara.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2018/07/13
lab.portua

LABek erreklamazioa egin dio deialdiari.

LAB sindikatuak Pasaiako Portu Agintaritzak egindako bi lan poltsa deialditan “ustezko iruzurra” izan dela salatu du. Horietako bat kalitatezko hiru arduradun izateko zen, bestea portuko operazio teknikaria izateko; lau postu ziren orotara deialdietan atera zirenak. Sindikatuak adierazi duenez, oposaketarik gabe eta lehiaketaldiarekin soilik atera ziren deialdiak, “argitaratutako oinarrietan zein balorazio sistema ezarrriko zen aipatu gabe, gure zalantzak areagotuz”. Hala, postu horien hautagaien berri izan, eta horien gaineko erreklamazioa egiteko “aukera anitzak” daudela uste du LABek. Hori adierazteko, sindikatuak aipatu du teknikari posturako ez dela baloratuko antzeko zereginetan hautagaiak izan dezaketen esperientzia, eta gainera, prozesu osoa Bilboko enpresa baten esku utzi dela, “hau ere EAJko kargu baten esku, Portuko Agintaritza bezala”. Horregatik, Portu Agintaritzako presidente Felix Garciandiaren aldetik, LABen ustez, “gardentasun eta inpartzialtasun” eza izan dira, “enplegu publikoan onartezina da hori. Uste dugu kasu honetan postu horiek izen-abizenekin ezarrita zeudela, prozesua hasi aurretik”. Egoera “lotsagarria” dela esan du sindikatu abertzaleak, eta salagarria dela, “ez dugu baztertuko inongo biderik egoera hau behar bezala bideratzeko, beti kontuan hartuz enplegu publikoan gardentasuna, aukera berdintasuna eta langileen ordezkariekin prozesu guztia adostua izan behar dela”. Aurrekariak Salaketa publiko egiterakoan, gaiaren gaineko hainbat xehetasun eman ditu LABek, hori kokatze aldera. Hala, Felix Garciandia otsailean agintaritzako lehendakaritzara iritsi zenean eten egin zituela ordurako adostuak zeuden kontratazio eta deialdi batzuk, “erabili behar ziren prozedurak ezagutzen ez zituela esanez, eta ordura arte komiteak zein giza baliabideetako sailak eginiko lanari muzin eginaz eta mespretxatuz”. Postu horien deialdi berria ekainean argitaratu zuen agintaritzak; “harriduraz” jaso zuen erabaki hori LABek, “oinarriak eta tribunala komitearekin  adostu gabe zeudelako”. Hala, ordura arte akordio bidez egindakoari agintaritzako presidenteak muzin egin diola ziurtatu du sindikatuak, “Garciandiak ez du ikusten horrelako bidea egin behar dugunik, nahiz eta estatuko hitzarmenean horrela jasota dagoen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.