ETE Ligako sailkapen taulan bigarren da Hibaika Donostiarraren atzetik.
Camargoko bandera etxera ekarri du Hibaikak. Argazkia: eldesmarque.com
Madalenen tripulazioak Camargoko (Kantabria) bandera ekarri du etxera. ETE Emakumeen Traineru Elkarteak antolatutako ligaren bigarren estropada puntuagarria izan zen atzokoa, eta Hibaikak lehenengo sailkatzea lortu zuen 10:57,72ko denborarekin. Donostiarra sailkatu zen bigarren (11:00,18) eta Deusto, hirugarren (11:05,65). Bi estropada eginda, Donostiarra da sailkapen taulako buru 17 punturekin. Hibaika, berriz, bigarren da sailkapen taulan puntu bateko aldearekin, eta Deusto, hirugarren.
Hilaren 21 eta 22an jokatuko dira ETE Ligako datozen estropadak. lehena Orion izango da 11:30ean eta bigarrena, Pasai San Pedron 15:30ean.