Donibaneko jaietarako gazte afaria martxan
Uztailaren 24tik 31ra jaiak ospatuko dira Donibanen, Pasaiako azkenak. Egitaraua ez da publiko egin oraindik baina ekintza batzuek aurreratu dituzte jada. Uztailaren 25ean gazte afaria egingo dute plazan.
Uztailaren 25etik 31ra jaiak ospatuko dira Donibanen, Pasaiako azkenak. Egitaraua ez da publiko egin oraindik baina ekintza batzuek aurreratu dituzte jada. Uztailaren 25ean gazte afaria egingo dute plazan.
12 euroren truke Donibaneko gazte afarirako txartelak eskura daitezke jada Remos, Itziar eta Ganbara tabernetan. Afaria jaietako lehen asteazkenean izango da, uztailak 25 21:00etan Santiago Plazan. Sabela bete baino lehen, kaleak beteko dituzte Elektrotxufla elektro-txarangaren erritmoan. 18:30etatik aurrera.
