Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nork geldituko ditu?

San Juan ezin hobe dabil emakumeen EuskoTren Ligan. Sei estropadetatik seirak irabazi ditu. Orio ondoan izan du beti, baina atzetik.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2018/07/16
sanjuan.emakumeak.castro

Batelerak, atzo, Castroko Caixabank bandera airean. Argazkia: Josu Z.

Asteazkeneko Gipuzkoako Txapelketa buruan, asteburuko bi estropadetan berriz ere garaile izan da San Juan-Koxtapeko emakumeen trainerua. Orio izan du bietan hurbilen, Donostian larunbatean eta Castron atzo. Baina bietan atzetik, larunbatean 10 segundora eta atzo 4ra. Horiak ez daude oso urruti San Juanetik, baina banderen lehian beti ari dira Batelerak nagusitzen. EuskoTren Ligan seitik sei daramate Anartz Gereñok zuzentzen dituenak. Nork geldituko ditu? Momentuz inork. Hurrengo asteburuan sasoia zeharo baldintzatuko duten bi estropada izango dira: larunbatean, Pasaiako badian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren II. Bandera izango da jokoan (18:00etan); igandean, berriz, aurtengo kontrario nagusiaren etxean, VI. Orioko Kanpina Bandera (11:45). EuskoTreneko sailkapen nagusia ia behin betiko erabakita uzteko aukera lukete arrosek berriz ere bi estropadak irabaziz gero: lehenak dira sanjuandarrak 24 punturekin, bigarren Orio 18rekin, eta hirugarren eta laugarren dira Donostia-Arraun eta Hondarribia hurrenez hurren 9na punturekin. Gizonak Eusko Label Ligan, San Pedrok bide egokitik darrai mailari eusteko borrokan, eta San Juanek, aldiz, urrats bat atzera egin du. Moreek 9. eta 8. egin dute hurrenez hurren Donostiako eta Castroko estropadetan, hau da, hainbat kontrario atzean uzteko dinamika onarekin ari dira. Eta horrek eragina du sailkapen nagusian, 9. direlako, eta 10. den Kaiku jada 8 puntura dutelako (nahiz eta atzoko estropadan bizkaitarren atzetik bukatu), 11. den San Juan 9ra, eta nabarmen azkena den Tiran 18ra. Hala ere, Kaiku eta Tiran esnatzen ari dira. Eta Bizkaiko eta Galiziako bi traineru horien susperraldia, asteburukoa batez ere, San Juanen kalterako izan da. Bai larunbatean eta igandean, Kaiku lehenago iritsi da helmugara sanjuandarrak baino; atzo Tiran ere izan zen Erreka-ren aurretik. Horrek eragin ezkorra izan du sailkapen nagusian, eta Kaikuk San Juan aurreratu egin du, puntu bategatik. Juan Mari Etxabek entrenatutakoek borroka latza izango dute liga bukatu artean Tiran eta Kaikurekin batez ere, play-off postuetatik ihes egiteko asmoz. KAE Ligak San Juan B sasoi ona egiten ari da KAE1 Ligan. Larunbatean, Pedreñan, bederatzigarren izan ziren hiru kontrario atzean utziz. Hibaika eta Portugalete nabarmen atzean ditu sailkapen nagusian, beraz, mailari eusteko lanean ez lukete arazorik izan behar sanjuandarrek. KAE2 Ligako estropada atzo egin zuten Camargon. San Pedro B ondo aritu zen 14 traineruren artetik 9. sailkatuz. Oso gazteak dira Kalparra ontzikoak, eta estropada guztietan zerbait ikasten ari dira, dena zaie baliagarri.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.