Espainiako Sprint Olinpikoko Piraguismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Pontevedrako Verduciodoko urtegian. Begoña Lazkano pasaitarrak eta Amaia Benavente errenteriarrak zilarrezko domina lortu zuten.
Begoña Lazkano aurrean eta Amaia Benavente atzean, K-2 1000 metroko probarako prestatzen
Espainiako Sprint Olinpikoko Piraguismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Pontevedrako Verduciodoko urtegian. Begoña Lazkano pasaitarrak eta Amaia Benavente errenteriarrak zilarrezko domina lortu zuten.
Larunbatean, hilak 14an, batera lehiatu ziren Galiziako uretan K-1 1000 metroko proban. Goizean finalerdia jokatu zen eta erraz gainditu zuten proba. Arratsaldean ere emaitza ona izan ere, zilarra lortzeraino. Hasieratik hartu zuten aurrea lehenak geratu ziren hiru ontziek: galiziarrek, katalanek eta euskaldunek. 2 ehunekorengatik ez ziren amaierara lehenak iritsi. Arratsaldean, ordea, laugarren izan ziren K-2 500 metroko proban. Elkarrekin entrenatzeko ia denborarik gabe joan zirela adierazi dute eta emaitza primerakoa izan zela.
Ion Carballo pasaitarra ere lehian aritu zen bertan, Pontevedra Naval taldearekin. K-4 1000 metroko proba egin zuen eta finalera sailkatu ondoren hirugarren gelditu zen. Brontzea, beraz, Carballorentzat.