Uztailaren 25etik 31ra jaiak ospatuko dira Pasai Donibanen eta Bizkaia plazako aparkalekua bertakoek erabiltzea bermatuko dutela adierazi dute.
Uztailaren 25etik 31ra jaiak ospatuko dira Pasai Donibanen eta Bizkaia plazako aparkalekua bertakoek erabiltzea bermatuko dutela adierazi dute.
Autoan txartel arrosa duten alde zaharreko herritarrek soilik aparkatu ahal izango dute Bizkaian jaiak iraun bitarte. Horiek eta Donibane kaleko 1 eta 19 bitarteko bizilagunek zein 2tik 28ra bitartekoek. Horiei txartelak banatuko dizkiete baldintzak betetzen badituzte: Pasaian alta emanda egotea litzake eta pertsona zein autoa kale horretan erroldatuta egotea. Azkeneko hauek Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegora hurbildu beharko dira txartela eskuratzeko. Uztailaren 19tik aurrera egin beharko dute, 08:00etatik 14:00etara.
Enpresako ibilgailuei dagokienez, ziurtagiria erakutsi beharko dute, erroldatutako pertsona ibilgailuaren ohiko erabiltzailea dela egiaztatzen duena.