Udalak erasoa gaitzestearekin batera, urgentziazko mozioa aztertuko du gaurko plenoan.
Eraso sexista salatzeko bihar egingo dute manifestazioa Oreretako Mugimendu Feministak deituta.
Manifestaziora deitu du bihar Oreretako Mugimendu Feministak,
gaur goizaldean Errenterian izan den eraso sexista salatzeko. 19:30ean abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik,
Erasorik ez erantzunik gabe leloarekin.
Errenteriako Udalak “gaitzespen gogorrena” azaldu du eraso matxistaren aurrean, eta aurreratu du, gaur bertan 18:30etik aurrera egingo duten udalbatzaren ohiko plenoan urgentziazko mozioa aurkeztuko duela Julen Mendoza alkateak.