Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaiak guztiek goza ditzaten

Arreta telefonoa, indarkeria sexistarik gabeko gunea eta aisiaren gaineko ikerketa izango dira madalenetan udalaren eskutik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/17
madalenak.txupinazoa

Txupinazoa botako du omenduak.

Larunbatean hasiko dira madalenak, eta atzerako kontaketa martxan da. Jaietan ere, inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo eta transfoborik gabeko udalerria izan nahi du Errenteria-Oreretak, eta horri begira, udalak neurriak hartzen jarraitzen du, “elkar errespetua eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugulako”. Emakumeek emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten dituztela nabarmendu du, “enbarazu egiten digute, indarrez hartzen gaituzte, inguratu egiten gaituzte edo eraso egiten digute. Taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan ospatzen dira festak, eta horregatik dira toki horiek sentsibilizatzekoak, elkarren arteko errespetua eta tratu ona bermatze aldera”. Horren harira, errespetuzko jarrerak aldarrikatzeko azken urtetan bezala kanpaina martxan jarriko duela jakinarazi du. Ez da neurri bakarra, bide horretan urrtasak egiteko, aurten elhenengoz 24 orduko arretarako telefonoa martxan jarriko du. Dei argia egin du: “Edozein eraso sexista jasanez, ikusiz edo entzunez gero, txikia izanik ere 650 40 78 58 telefono zenbakira deitzeko gomendioa egiten dugu”. Zerbitzua etengabe izango da martxan jaiek irauten duten bitartean. Zehazki, hilaren 21eko 19:00etatik hilaren 26ko 01:00etara izango da martxan etengabe. Whatsappez edo deituta erabili ahalko da zenbaki hori. Materiala sortu du udalak, eta tabernari, komertzio eta eragileei helarazi die: jai parekideen aldeko kartela, Festetan beldurrak gurekin jai leloarekin; eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa; Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu, erantzun! pegatina; eta Eraso sexisten aurrean 650 40 78 58 pegatina zabalduko du udalak. Gizarte zerbitzuak, berdintasuneko azpisaila eta Udaltzaingoa elkarlanean arituko dira, ahalik eta erantzunik egokiena eta azkarrena emateko egoeraren premiaren arabera. Udaltzaingoa, halaber, Ertzaintzarekin arituko da elkarlanean. Indarkeria sexistarik gabeko gunea ere jarriko du martxan udalak, bestalde. Hilaren 20an Herriko plazan izango da, eta hilaren 24an Foru plazan, 18:00etatik 22:00etara. Indarkeria matxistari aurre egiteko informazioa emango dute bertan, batetik; eta “ligoteo osasuntsurako”, jendearen arteko harreman erosoetarako beharrezkoak diren balioen lanketa egingo da, bestetik. Amaitzeko behaketak egingo ditu udalak bi gauetan Errenteriako jaietako gaueko aisialdiaren diagnostikoa egiteko genero ikuspegitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.