Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eraso sexista gaitzetsi eta gaurko manifestaziora deitu du udalak

Gaur bertan deitu du manifestaziora Oreretako Mugimendu Feministak 19:30ean herriko plazatik abiatuta, bertan izango da udala, eta bertan izatera deitu ditu herritar guztiak ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/18

Atzoko plenoaren irudi bat.

Aho batez onartu zuen plenoak Julen Mendoza alkateak atzo aurkeztutako urgentziazko mozioa.  Atzo goizaldean  gertatutako eraso matxistaren gainekoa zen mozioa, eta gaitzespenik gogorrena erakutsi zioten eraso horri ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Erasoa pairatu duen emakumeari zein bere ingurukoei elkartasun eta babes osoa erakutsi dio plenoak, eta informazio eta baliabide guztiak jarri ditu eraso duten emakumearen eskura, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere. Gertaeraren berri izan zuen momentutik eta informazioa egiaztatu, kontrastatu eta bildu ondoren, indarrean duen protokoloa jarri zuen martxan udalak. Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak emakumeen  aurkako indarkeriak arazo sakona duela oinarrian, estrukturala, nabarmendu zuen “egia da erasotzaile eta biktima banakakoak dituela beti, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Indarkeria hori ez da ekintza  isolatuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoaren gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen ere, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile”. Alderdi guztiak haserre “Pena”eta “haserrea” azaldu zuen Lopez Etxezarretak, gainera, “berriro halako gai bat ekarri behar dugulako plenora”. Indarkeria matxistarekin amaitzeko gakoa ere eman zuen: gizarte eredua aldatzeko lanean jarraitzea. EAJren izenean Garbiñe Oiarbidek hartu zuen hitza atzo plenoan eraso duten emakumeari babes osoa azaltzeko. “Emakumeok beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu, eta hala izan dadin gizartea aldatu beharra dago”. Jaien atarian, ez ezetz dela gogorarazi zuen Oiarbidek. Errenteria Irabaziz alderdiak ere elkartasuna erakutsi zion emakumeari eta Nagore Basurto zinegotziak edozein eraso matxistari zero tolerantzia erakutsi behar zaiola esan zuen, “gure gaitzespenik gogorrena eta ozenena indarkeria matxistari”. PSE-EEko Jose Angel Rodriguezek ere babesa erakutsi zion emakumeari alderdiaren izenean. Lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. Errenteriako Udalak ez duela atsedenik hartuko bizikidetza demokratikoaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honen irtenbidea bilatu arte jaso dute mozioan. Horrenbestez, aho batez, bost puntuko adierazpen instituzionala adostu zuen udalak. Erabat gaitzetsi du atzo Errenterian gertatutako eraso sexista, eta halaber,  emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean gaitzespena erakutsi du ere, “edozein eraso matxistaren aurrean, zero tolerantzia”. Halako gertaerak ez dituela onartzen eta lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen. Eraso duten emakumearen eskura beharrezko baliabide guztiak jarri ditu udalak, eta azkenik,  eraso sexista gaitzesteko deituko diren elkarretaratze eta manifestazioekin bat egin du. Gaur bertan deitu du manifestaziora Oreretako Mugimendu Feministak 19:30ean  herriko plazatik abiatuta, bertan izango da udala, eta bertan izatera deitu ditu herritar guztiak ere. Bikote kide ohiak  atzo goizaldean sexu erasoa, eraso fisikoa eta mehatxuak egin zizkiola salatu zuen Ertzaintzaren komisarian emakume batek. Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, gizonak bere buruaz beste egin zuen emakumea eraso ondoren, GI-636 errepidean, Altamirako tunelean, Lezo eta Errenteria artean goizaldean bertan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.