Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gizarte bazterketa eta pobreziaren aurka egin du udalak

GOT Grupo Oarso Taldeak mozioa aurkeztu zuen atzo plenoan gizarte bazterketa eta pobreziaren aurkako Herri Ekinaldi Legegilea babestea eskatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/18

GOTeko kide Kepa Olaiz mozioa azaltzen atzoko plenoan.

GOT Grupo Oarso Taldeak mozioa aurkeztu zuen atzo plenoan gizarte bazterketa eta pobreziaren aurkako Herri Ekinaldi Legegilea babestea eskatzeko. GOTeko ordezkariak aurkeztu zuen mozioa, eta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei eskatu zien beharrezkoa egin dezaten kalitatezko babes sistema publiko soziala bermatzeko, “eskatzen dizuegu gizarte bazterketa eta pobreziari aurre egiteko bidean indar guztiak jartzeko. Horregatik ari gara  Herri Ekinaldi Legegilea egiten, erakunde eta politika publikoen lehentasuna pertsonek behar dugulako izan, ez banketxe, enpresa handi edota espekulatzaileak”. Hiru puntu zituen mozioak. Lehenengoan Herri Ekinaldi Legegilea babesteko eskatu zuen GOTek; Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako legea aldatzea eskatu zuen bigarrenean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan azken urteetan egindako murrizketak bertan behera uzteko. Hirugarren puntuan, azkenik, etxebizitzaren gaineko legea aldatzea eskatu zuen GOTek, alokairu sozialeko etxebizitzarako eskubide subjektiboa benetakoa izan dadin. Mozioaren helburua,pobrezia eta bazterketa sozialik ez duen Errenteria-Orereta lortzeko bidean urrats bat gehiago egitea zela esanda amaitu zuen interbentzioa GOTeko kide Kepa Olaizek. Egungo egoera ekonomikoak gizartearen zati bat egoera larrian utzi duela esan zuen EAJko Garbiñe Oiarbidek, baina hala ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Espainiako Estatuan eta Europako Batasunean baina baldintza hobeagoak direla erantsi zuen. Horren harira, lanean jarraitu beharra dagoela esan zuen, babes soziala lantzen. Hala ere, abstentzioaren alde egin zuen bere alderdiak. PSE-EEk mozioaren kontra egin zuen Isaac Palencia zinegotziak, azaleratutako diagnostikoarekin bat egiten zutela azaldu bazuen ere, “baieztapen batzuk ez ditugulako partekatzen. Lehen puntua gainera eztabaida prozesuan dago oraintxe eta ez dugu eskaera babestuko horregatik”. Errenteria Irabazizek eta EH Bilduk babestu zuten mozioa. Irabazizeko Nagore Basurtok Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformarekin egoera hobetzea ezinezkoa ikusten duela esan zuen, eta gogor salatu zuen Lanbidek bere gain hartu duenetik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaz egin duen kudeaketa “gehiegizkoa eta kasu batzuetan ilegala ere esango nuke”. 60.000 pertsona bizi direla pobrezian Araba, Bizkai eta Gipuzkoan esan zuen, eta 63.000 lagunek dutela sarbidea diru sarrerak bermatzeko errentarako baina horiek ere pobrezian bizi direla. Eñaut Gracia mintzatu zen EH Bilduren izenean eta mozioaren mamira jo zuen: “Gizarte ereduaz ari da mozioa, hausnarketa hori da, eta gizartea aldatu egin da”. Kapitalismoaren urrezko garaia aipatu zuen, “bizi baldintza duinak zenituen lana bazenuen. Gaur egun izan dezakezu lan bat, bi edo hiru, eta pobrea izan. Zer esanik ez lanik ez baduzu. Balorea eredu soziala da”. Mugimendu sozialekin, sindikalekin eta gizarte zapalduaren aldean izango direla beti erantsi zuen Graciak. Mozioak aurrera egin zuen Irabaziz eta EH Bilduko zinegotzien 11 botoekin, EAJk abstentzioaren alde egin zuen, eta PSE-EEk berriz mozioaren kontra bozkatu zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.