Gorka Etxeberria oreretarrak 'Asmatu hitza' galdera jokoaren laugarren sariko iPad-etako bat eraman du etxera. Beste iPad bat eman du HITZAk.
Gorka Etxeberria, saria jasotzen.
HITZAren 15. urteurrenaren harira egindako
Asmatu hitza galdera jokoaren laugarren galdera egoki erantzun (Errenteriako erraldoien izenaz galdetzen zuena), eta asmatzaile guztien artean zozketa egin eta onuradun izan delako, Gorka Etxeberria oreretarrak Sicos dendak emandako iPad Air 2 bat du jada esku artean. Urko Etxebeste HITZAren zuzendariaren eskutik jaso zuen gailua.
Beste iPAd bat ere banatu zuen HITZAk jokoaren laugarren atalean. Eta bertan izan diren parte hartzaile guztien artean, Zuberoa jatetxean baliatzeko otordua zozkatu zuen.
Aurrerago, sari emate ekitaldien argazkiak.
HITZAk eskerrak eman nahi dizkie
Asmatu hitza-n parte hartu duzuen guztiei, baita sariak eman dituzten denda eta jatetxeei ere.
Albiste honekin harremana duten beste loturak: