Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Makina bat taupada' leloarekin helduko da Euskal Eskola Publikoaren jaia

2019ko ekainaren 2an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren jaia Errenterian EHIGEK eta Koldo Mitxelena ikastetxeak, udalaren laguntzarekin.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/18

Euskal Eskola Publikoaren jaia aurkeztu dute antolatzaileek eta udal ordezkariek.

Errenteriak hartu zuen Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekukoa Lekeition ekainaren 3an, eta gaur aurkeztu du ofizialki 2019ko ekainaren 2an Errenterian egingo duten jaiaren 28. ekitaldia. Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza zinegotziak, Leire Zarra Koldo Mitxelena eskola publikoko zuzendariak, Maialen Oliveri Koldo Mitxelena eskola publikoko ama eta guraso elkarteko kideak, eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak parte hartu dute ekitaldian. Makina bat taupada, hori leloa. Irudia, berriz, engranajea. Eta azken hori erabakitzeko, Errenteriaren historian izan duen ezaugarri nabarmenetako bat aukeratu dutela azaldu du Oliverik, “iragan industriala, izan ere, XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile kopuruagatik Manchester Txikia deitzen zitzaion. Estatutik familia asko etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen”. Gaur egun Errenteria-Oreretak mantentzen dituen ezaugarri asko horren ondorio dira. Industria hori irudikatzen du engranajeak, baita eskola komunitatea osatzen dutenena, “komunitate hori ginateke engranajea, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten badu, makina ez dabil”. Irudiari lotuta sortu zuten leloa: “Makina, asko garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta engranaje horiek, elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon artean makina handi bat osatuaz”. Gaur aurkeztu dutela lehen aldiz 2019ko ekainaren 2an Errenteriak Euskal Eskola Publikoaren jaiaren leloa, logoa eta kamiseta  esan du Mendozak, eta eskertu du Koldo Mitxelena ikastetxeak zein guraso elkarteak erronka hori hartu izana: “Koldo Mitxelena ikastetxeko guraso elkarteak dinamika bizia du, eta lan handia egiten ari da, eta datorren urteko jaia antolatzeko lan handia hartu du bizkar gainean”. Berebiziko garrantzia duen alorra dela hezkuntza erantsi du, erronka handia dutela hezkuntza ereduan zein sisteman oro har, “eta gogor heldu behar diogu. Lan handia egin behar da. Bide bat hasia du udalak ildo horretan, eta orain sakontzea dagokigu gizarte gisa ditugun erronkak identifikatuta, hezkuntzak horiei erantzun diezaien”. Harro azaldu da, gainera, boluntarioz egindako jai erraldoia Errenteriak hartuko duelako, “indar berezia du eta guk bultzatuko dugu”. Lehenengo aldiz Oarsoaldean Hogeita zortzigarren ekitaldia izango du jaiak, eta lehenengo aldiz egingo dute Oarsoaldean. “Pozik gaude Errenterian –esan du Oliverik– baina baita Lezo, Pasaia eta Oiartzunen ere”. Datorren urteko jaiak izango dituen guneak ibaiaren ibilbidean kokatuko dituztela azaldu du, baita Herriko Plazan, Foru plazan, eta Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian ere. Egun handia heldu aurretik, ordea, ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituztela jakinarazi du, eta herritar oro gonbidatu du horiekin bat egitera. Udalari babesa eskertu dio azkenik Koldo Mitxelena ikastetxeko guraso elkarteko kideak. 28 urte daramala EHIGE gurasoen elkarteak Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzen esan du Imazek, eta Gipuzkoan hasi zuela bidea, Lasarte-Orian zehazki. “Txikia zen orduan festa, eta orain izugarri handitu da”. Helburua, berriz, jai giroan euskal eskola publikoa aldarrikatzea. Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du eta Euskal Eskola Publikoaren jaia da urtero antolatzen duen jarduera publiko garrantzitsuena. Sei ikastetxe publiko eta 2.500 ikasle Koldo Mitxelena LHI eta BHI, Cristobal Gamon LHI eta BHI, eta Bizarain LHI eta BHI ikastetxe publikoak daude Errenteria-Oreretan, sei guztira, eta 2.500 ikasle biltzen dituzte. Horietaz gain, beste sei ikastetxe publiko daude Oarsoaldean, eta beste 1.850 ikasle ari dira horietan: Lezo LHI eta BHI, Oiartzungo Elizalde LHI eta BHI eta Pasaiako Karmengo ama LHI eta BHI.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.