Gipuzkoako Biziberritze Urbanoa aztertuko duen ikastaroa emango du irailean EHUk. Foru Aldundiko Mugikortasun Lurralde Elkargoak Pasaiako biziberritze plana hartu du ardatz ikastaroa emateko.
Gipuzkoako Biziberritze Urbanoa aztertuko duen ikastaroa emango du irailean EHUk. Foru Aldundiko Mugikortasun Lurralde Elkargoak Pasaiako biziberritze plana hartu du ardatz ikastaroa emateko.
“Urbanistikoki, sozialki zein ekonomikoki Gipuzkoako eremu degradatuena”. Hala definitu dute Pasaia. Portua tartean egoteak edozein esku-hartze ekiditen duela eta bere ekintza komertziala egiten jarraituko duela gogorarazi dute. Ikastaroaren helburua biziberritze planen prozesuak aztertzea da, portua eta hiriaren arteko eremuak batik bat. Espazio antzekoetan Espainia eta Europan eman diren kasuak ezagutaraziko dituzte.
Irailaren 12 eta 13an burutuko da Donostiako Miramar jauregian. 20 ordu izango dira guztira eta gazteleraz izango da. Hizlarien artean Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Ordenantzako diputatua egongo da, atzo Ondartxoko pasealekuko inaugurazioan egon zen bera. Gai zerrenda
web orrian dute ikusgai.