15 bileretan bizilagunek egindako 307 eskaera jaso dituzte udal ordezkariek.
Beraungo auzo batzarra izan da azkena.
Auzo batzarrak egin ditu udalak errenteriako auzo guztietan. Apirilaren 12an abiatu zuen batzar dinamika eta hilaren 4ra bitartean hamabost bilera egin ditu. Jende ugari bildu dela esan du udalak, eta horrenbestez balantze positiboa egin du. 817 bizilagun elkartu dira guztira 15 bilera horietan. Batzarretan udal ordezkariek azken urteetan egindakoaren berri eman dute, eta bizilagunen proposamen eta kezkak jaso, 307 eskaera hain zuzen ere.
Batzar horiek, azken garaietako jendetsuenak izan direla esan du udalak, eta eskerrak eman dizkie bertaratu direnei.