Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amorrua kalera atera dute nahikoa dela esateko

Amorruz eta nazkaz beteta azaldu zen mugimendu feminista atzoko manifestazioan, eta sexu indarkeria errotik ezabatzeko neurri integralak eskatu zituen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/19

Azken eraso sexista saltzeko atzo mugimendu feministak egindako manifestazioa.

Hamarnaka eta hamarnaka herritar atera ziren atzo arratsean kalera Errenteria-Oreretan gertatutako azken eraso sexista ozen salatzera. “Amorruz eta nazkaz beteta” azaldu zen Oreretako Mugimendu Feminista. Berak deitu zuen atzoko manifestaziora herenegun emakume batek salatu zuen eraso sexistari erantzun irmoa eman eta nahikoa dela esateko. Erasorik ez erantzunik gabe pankartaren atzean 19:30ean abiatu ziren bildutakoak manifestazioan Herriko plazatik, eta eraso sexista, indarkeria matxista, eta matxiruloen kontrako oihuak bota zituzten ibilbidean. Borroka feministaren aldekoak ere entzun ziren, noski. Herriko plazara itzulita irakurketa egin zuen mugimendu feministak, eta aurten maiz bete behar izan dituztela kaleak “tamalez” eraso matxistak salatzeko, “eta gaur hemen gaude berriro”. Autodefentsarako hautua berretsi zuten erasoen aurrean, eta horretan jarraitzeko konbentzimendua agerian utzi zuten “indarkeria matxista gure eguneroko ogia izaten den bitartean”. Ez direla biktimak esan zuten, bestalde, ezta subjektu pasiboak ere, eta instituzioetatik bultzatutako neurri asistentzialekin ez direla konformatzen esan zuten: “Kontziente gara bidea luzea dela, eta egun hauetan herrian sufritu ditugun sexu indarkeriak errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzailez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurriak beharko ditugula”. Politika errealak galdegin zituzten, “neurri integralak, aldaketarako neurriak behar ditugu, gure bizitzak duintzeko”. Horren harira, politika arloan apustu integrala, ausarta eta zintzoa exijitzen dugu, eta ez hauteskundeak irabazi edo  etekin politikoa ateratzeko irudia ematea”. Espazio guztietan libre Espazioak aldarrikatu zituzten, bestalde,  kalea ere emakumeena delako, eta herri eta auzotan libre bizitzeko aldarria egin zuten beste behin ere: “Emakumeok eraldaketa bidean espazio guztiak hartu behar ditugu, nonahi,noiznahi,nolanahi. Libreki mugitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Inor ez da gure jabe, gu gara gure buruaren jabe bakarrak. Guure forputza gurea da, eta egin nahi ez duguna egiteari utzi nahi diogu, hainbeste maite duten erasotzaileei nahikoa dela esan, eta gure bizitza proiektua aukera askatasunean oinarritu, patriarkatuak ezarritako baldintzarik gabe” . Erasoen aurrean ez direla kikilduko esan zuten azkenik, ezta isilik geratuko, “autodefentsan sakontzen jarraituko dugu indibidualki eta kolektiboki. Erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dugu etsiko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.