Babesle berria du San Juan baleontziak.
Miarritzeko Udaleko ordezkariak, Xabier Agote Albaolako presidentea eta Izaskun Gomez Pasaiako alkatea
Beste babesle berri bat San Juan Baleontziarentzat, Miarritzeko Udala. Gaur goizean egindako agerraldian ontziaren gilaren orpoa babestu duela adierazi dute eta hitzarmena sinatu.
Albaola elkarteak Miarritzeko Herriko etxearekin aspalditik du harremana, hainbat elkarlan egin dituzte euskal itsas ondarearen eta kulturaren hedapena helburu hartuta. Xabier Agotek, Albaolako presidenteak eta Michel Veunac-ek, Miarritzeko auzapezak sinatu dute akordioa. Prentsaurrekoan Izaskun Gomez Pasaiako alkatea ere agertu da.