Prezio herrikoiak adostu dituzte udalak eta Euskadiko Ferialari Automoen Elkargoak madalenetarako.
Prezio herrikoiak adostu dituzte barraketarako.
Bertan ditugu madalenak, eta jai giroak bost egunez hartuko ditu kale eta txoko guztiak. Jaietan ezinbestekoak dira karruselak, eta poltsikoa gupidarik gabe astintzen dute txikienek eta ez hain txikiek jira eta bira ibiltzeko. Hori arindu nahian, udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak hitzarena sinatu dute aurten ere feria eremuko baldintzak adosteko, eta tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko.
Horrenbestez, haurren barraketan 2 euroko sarrera ordaindu beharko da bidaiako; 2,50 euro helduen barraken kasuan. Bi egunez gainera, prezio berezia izango dute, hilaren 23an 11:00etatik 14:00etara, eta hilaren 26an egun osoan. Bidaiak, euro bat balioko du bi egun horietan.
Prezioak adosteaz gain, hitzarmenaren bidez ingurumenari, genero ikuspegiari eta soinuen kontrolari dagozkionak landu dituzte.