Hiru udaltzain plaza Pasaian
Pasaian udaltzaina izan nahi duenak abuztuaren 13 arte eskaera aurkezteko aukera izango du internet bidez.
Pasaian udaltzaina izan nahi duenak abuztuaren 13 arte eskaera aurkezteko aukera izango du internet bidez.
Deialdia ez du soilik Pasaiako Udalak egiten, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak egiten du. Hortaz, azken erabakia hark hartuko duela adierazi du Udalak. Interesa duenak webgune honetan eman beharko du izena. Bertan daude oinarriak.
