Ikasturteko azken plenoa Oiartzunen
Oiartzungo udal-plenoak ohiko biltzarra deitu du uztailaren 25erako eta bertaratzeko deialdia zabaldu du. Ikasturteko azkena izango da.
Oiartzungo udal-plenoak ohiko biltzarra deitu du uztailaren 25erako eta bertaratzeko deialdia zabaldu du. Ikasturteko azkena izango da.
19:00etan hasiko da Udaletxeko Areto Nagusian eta 21 puntu eztabaidatuko dira. Tartean, Euskaraldia, udalaren eta Iturri elkartearen lankidetza-hitzarmen berria ematea, musika eskolako bekak, Xanistebanetako ekintza batzuen onarpena zein aurrekontua… Puntu guztiak hemen bildu dituzte.
