Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikak ehundutako historia

Duela 100 urte Iruñeko Udalak antolatutako banda zibilen txapelketan izan zen Errenteriako Musika Banda. Eragina izan zuen handik urtebetera La Pamplonesaren sorreran.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/20

Errenteriako Musika Banda 1923. urtean. Iruñeko txapelketan izan ziren gehienak daude argazkian.

EMKE Erenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda omendu zuten hilaren  12an Iruñean San Fermin Jaien barruan. Arrazoia bilatzeko, mende bat atzera egin beharra dago. Izan ere, 1918an Musika Banden Lehiaketa antolatu zuen Iruñeko Udalak, eta Euskal Herriko hamabi musika banda zibilek hartu zuten parte txapelketa horretan. Aitortza egin diete horiei guztiei mende bat geroago. Ez nolanahikoa, lehiaketa horri esker sortu zutelako La Pamplonesa, Iruñeko musika banda urtebete geroago. Josu Mitxelena EMKE Bandaren lehendakaria, Aitor Mitxelena zuzendaria, eta Iker Otegi, Tomas Lazkano eta German Franco batzordeko kide eta bandako musikariak izan ziren bandaren ordezkariak ekitaldi horretan, «pozik» eta «hunkituta» daude jasotako omenaldiagatik. Josu Mitxelenak orain mende bateko txapelketak izan zuen garrantzia nabarmendu du, aitortza ekitalditik egun batzuetara oraindik ere hunkituta: «XIX. mende hasieran Iruñean hainbat musika banda zeuden, musika mugimendua oso hedatua zegoen, oso zabala zen, baina gehienak banda militarrak ziren. Bazegoen herri eskaera bat, kezka, bandak zibilak izan zitezen, Iruñeak bere banda zibila izan nahi zuen sanferminetan jotzeko, besteak beste». Hainbat saiakera egin omen zituzten, baina denek kale egin zuten, lehiaketa antolatzea otu zitzaien arte: «Hamabi musika banda zibilek hartu zuten parte, Nafarroakoak, Arabakoak, Gipuzkoakoak. Errenteriako Banda han izan zen, baita Irun, Bergara edota Tolosakoa ere. Txapelketak arrakasta itzela izan zuen, eta bultzada eman zion herriaren aldarrikapenari. Hala ere, ez genekien hainbesterako izan zenik, gure artxiboetan zein udal artxiboetan jasota badago ere. Aitortza ekitaldiagatik ohartzen ari gara ez geniola akaso zeukan edo merezi zuen garrantzia eman». Zaharrenetako bat Jaialdiaren helburua zen erakustea munizipalak ziren banda pila zeudela Euskal Herrian. Errenteriakoa garai hartan, eta urte oso gutxiz, munizipala izan zen: «Garaian ginen bandak, zaharrenak garenak, eta guztien artetik Zangotzakoarekin batera Errenteriakoa da zaharrena, izan ginen txapelketa hartan». Zein izan zen zehazterik izan ez badu ere, Errenteriako Musika Bandak sari garrantzitsuenetako bat jaso zuen gainera, «bandarik onenarena, edo obra ederrenarena, guk irabazi genuen». Tolosak, epaimahaiaren erabakia inpugnatu egin omen zuen, ordea, Errenteriako Musika Bandan herrikoak ez ziren bi musikari behintzat eraman zituztela argudiatuta: «Jaialdirako kanpoko musikariak fitxatu genituela-edo esan zuen. Errenteriako Musika Bandak onartu zuen epaimahaiaren erabakia. Ez dakigu egia zen kanpoko musikaririk zegoenik edo ez, baliteke, baina ez dugu jakiterik izango ere. Tolosak eta Errenteriak saria banatu zuten».
Duela 100 urte maila gorenekoa zela erakutsi zuen musika bandak 154 urteko ibilbidean maila goren hori mantentzeko gakoa, herria dela dio
Garaiko ehun pezeta jaso zituzten Errenteriakoek, ez zuten, ordea, dirua etxera ekarri, ezta musikarien artean banatu ere, Iruñeko Miserikordiaren Etxean utzi zuten beharra zutenen artean banatzeko. Jaialdiak bultzada eman zion Iruñeko Udalari udal banda martxan jartzeko lanean hasi behar zuela: «Musikari  pila zituen Iruñeak hainbat lekutan jotzen, Nafarroan sakabanatuta. Ez ziren militarrak, eta militarren musika banda batean jotzeko militar izan behar duzu. Haiek ez zuten izateko asmorik. Guztiak bilduta sortu zuten 1919an La Pamplonesa». Ohorea; hala definitu du Errenteriako Musika Bandak Euskal Herriko beste hainbesterekin Iruñeko musika bandaren sorreran izan zuen eragina, «La Pamplonesa instituzio bat da, eta hark duen xarma eta nortasuna gutxik daukate… beno, guk bai [barrezka]». Aitortza ekitaldian jasotako oroigarria, gainera, Patxi Tardio musikariak eman zien EMKEko ordezkariei. La Pamplonesa bandan jotzen duen EMKEko musikaria da Tardio, «ohore bikoitza, beraz». Maila gorenekoa Duela 100 urte maila gorenekoa zela erakutsi zuen musika bandak, gaur egun den bezala, eta 154 urteko ibilbide luzean garai ilunak ere bizi izan ditu, 1936ko Espainiako Gerra kasu. Garai haiek baretu zirenean, berriz, indarberrituta azaldu zen berriz ere musika banda, eta 1948an gaur egungo izena eta izaera hartu zuen: EMKE. Garrantzitsua iritzi dio Mitxelenak bandarena historia bizia dela nabarmentzeari, «historia zati bat da, guk musika banda izugarria genuen duela mende bat, maila gorenekoak ginen dagoeneko, eta gaur egun Errenterian duen pisu guztia bazeukan duela mende bat. Guk hura mantendu egin dugu». 154 urteko bidean bikaintasuna mantentzeko gakoa herria dela aitortu du Mitxelenak, «berezi duguna hori da, herri oso bat atzean. Ez dut uste jabetzen garenik zein garrantzitsua den herri batentzat musika banda bat edukitzea. Lagun batek galdetu zidan behin, ‘Zer dira madalenak musika bandarentzat?’. Galdera agian oker egin zuela erantzun nion. Nire ustez honakoa zen galdera: ‘Zer da musika banda madalenentzat?’. Aurten, udalaren Oarso aldizkarian idatzi dudan artikulua horrekin hasi dut». Bihar txupinak eztanda egin eta errenteriarrak dantzan jarriko dituen Zentenarioa musika bandak asmatu omen zuen: «Jose Mari Iraola igeldoarra zuzendari zela, Iruñeko lehiaketan izan zena ere,  1920an erabaki zuen Zentenarioa joko zutela, eta ordutik urtero-urtero errepikatzen da. Biteri eskolatik ateratzen zen, jendeari gustatzen zitzaion, pasodoble kutsua du… ez da gauza isolatua. Egia da gauzak ongi egin direla musika bandan, baina herri oso bat dugu atzean, hori da gakoa. Eta bihar txupinazoarekin Herriko Plaza dantzan jarriko dugu, baina Etxeberrietara iristen garenean, betiko izkinan betiko jendea izango dugu zain. Hori izugarria da». Bandarentzat unerik kutunena ‘Zentenarioa’ dela dio Mitxelenak Berrogeita hemeretzi  musikari ari dira egun bandan eta hiru zuzendari Musika banda eta herriaren artean sinbiosia dagoela dio, «herri baten historian zer garrantzia izan duen, eta herri horrek musika bandan. Herri askotan ez da lortu hori.Oinarri hori ez badaukazu oso zaila da irautea hainbeste urtean». ‘Zentenarioa’, une kutuna Bandarentzat unerik bereziena zein den galdetuta, ez du zalantzarik lehendakariak: «Zentenarioa». Emanaldirik kutunena dutela esan du, «San Inazio eguneko kontzertuak ere badu bere nortasuna, madalenetakoak ere, are gehiago Maialen eta Xantik parte hartzen dutenetik. Oso garrantzitsua da herri bat musika doinu bati lotuta egotea. Zentenarioak kalejira bati ematen dio bidea, eta herri osoan zehar pasa eta gero jaiak hasi dira bazter guztietan». Hori, bandarentzat une oso hunkigarria dela aitortu du, eta aurten are hunkigarriagoa izango dela: «Bandera eramaten zuen Iñaki Susperregi urtarrilean zendu zen, eta aurten Dario Mayak eramango du. Egun berezia da, musikariak urduri daude nahiz eta urtero-urtero errepikatzen dugun zerbait den. Ateratzen zara plaza horretara eta izugarria da». Belaunaldi berriek ere jaso dutela lekukoa nabarmendu du, «gaztetxoek ere ezagutzen dute Zentenarioa, eta horren pare jartzen ari da diana. Herri bateko ekitaldiei musika lotzen diozunean, sendotu egiten da». 1995etik da EMKE?bandaren lehendakaria Mitxelena, eta aurten 34 urte beteko ditu jarraian Zentenarioa jotzen txupinazoan, «oraindik ere hunkitu egiten naiz». 59 musikari ari dira egun bertan, eta hiru zuzendari: Carlos Rodriguez, Aitor Mitxelena eta Alain Aierdi. Hori egoera normala ez dela aitortu du Mitxelenak, «normalean bi izaten dira, bata zuzendaria eta bestea zuzendariordea. Gure kasuan, haiek hala erabakita, denak dira zuzendari eta ez dago inor inoren gainetik. Estilo ezberdinekoak dira, gainera, bi modernoagoak jaso duten heziketagatik, eta bestea, klasikoagoa, baina hala ere bateragarriak dira erabat». Herriaren aitortza duten zalantzarik ez du Mitxelenak. Erakundeen aldetik jasotzen duten babesaz galdetuta,  baietz esan du, badutela: «Hala ere, diru laguntzak adibidez, urte dezenteetan berdin mantendu dira udalaren aldetik, eta agian bada unea hori gainbegiratzeko, udalak musika bandarekin duen hitzarmenari buelta bat emateko, guk proposamen zeharo berriak eskaintzen ditugulako orain. Hitzarmena egin genuenean kontzertuak ziren hilabetero. Gaur egun hilabete askotan egiten dugun muntaiak ez du zerikusirik». Bilakaera beharrezkoa dela uste du, eta horrek beste bide bat jorratzera eraman zuen EMKE, agertokiak, zinea, pantaila, elkarlana herriko beste eragileekin… Lanketa handia dago atzean, eta horrek zubiak eraikitzea ekarri duela dio. Berritasunak aipatuta, madalenen barruan horietako bat ezagutzeko aukera izango da.  25eko jaiak amaitzeko kontzertu dantzaldian aldaketak aurreikusi dituzte. Dantzaldiari ikuskizuna gehituko diote, «ez dakigu zer aterako ote den, ikusiko dugu. Bertaratzen direnei zerbait berria eskaini nahi diegu eta ikusiko dugu funtzionatzen duen edo ez». Mantentzea, zailena EMKE Bandarentzat zailena 60ko talde bat mantentzea dela zehaztu du presidenteak: «Gazte asko dugu lanean edo ikasten, eta batzuk kanpora egin behar dute, edota ordutegi aldaketak dituzte, eta entseguetara etortzerik ez dute izaten askotan. Urte osoan, astean bi egunez, ordu eta erdiko entsegu bana egiten dugu, ez badira etortzen hanka motz egiten ditugu entsegu horiek». 60 lagun denak batera entseatzen mantentzea zaila da, baita erritmoa mantentzea ere, «hilabete batetik bestera programa berri bat dugulako. Zuzendari bakoitzak bere errepertorioa egiten du, zaindu nahi dute eta denbora guztian ari dira gauza berriak sortzen. Erritmo hori mantentzeko maila ere behar dute musikariek». Atseginena, berriz, EMKE?bandak duen historiaz jabetzea da, ezbairik gabe, lehendakariarentzat, «historia izugarria daukagu, ez nolanahikoa, eta hori izugarria da. Iruñera itzulita, bertan jaso dugun aitortza musika bandarena da, bai; baina batez ere Errenteriako herri osoarena da, ez du gurea bakarrik izan behar». Aitortza jaso dute, baina datorren urtean Iruñera itzultzea espero dute. 2019an 100 urte beteko ditu La Pamplonesak, eta ospatzeko egitarau oparoa antolatuko dute. EMKEren banda bertan izango da, eta bitartean, Errenterian, musika, historia egiten jarraituko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.