Txistularien kontzertuaren aurretik Elkarbizitzarako Herri Aliantzaren Egin zaidazu bisita kantaren estreinaldia egingo dute.
Alex Sardui izan zen iazko txistulari kontzertuaren gonbidatu berezia.
Txistularien urteko kontzertu nagusia egingo dute gaur Gamon Zumardian. Xabier Vesgak zuzenduko du kontzertu hori, eta iaz bezala, aurten ere, gonbidatu berezi bat izango dute, Xabier Saldias euskal abeslaria eta Egan taldearen sortzailea. Txistularien kontzertuaren aurretik Elkarbizitzarako Herri Aliantzaren
Egin zaidazu bisita kantaren estreinaldia egingo dute.
20:00etan hasiko da kontzertua, eta ziur ez dituela indiferente utziko bertaratzen direnak.