Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeak, xanistebanetaz aske gozatzeko gogoz

Oiartzungo Feministen Asanbladak agerraldia egin du gaur jaietan ere betebeharrak denenak direla adierazi, eta erasotzaileei adi egon daitezela esateko.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2018/07/21
oiartzun.feministenasanblada

Dozenaka emakumek babestu dute gaurko agerraldia.

Martxoaren 8ko iniziatibak aurkeztu moduan, gaur Sebastian Mendibururen estatuaren parean aurkeztu du Oiartzungo Feministen Asanbladak xanistebanetarako dituen asmoak. Berriz ere amantala jarrita azaldu da Mendiburu. Martxoaren 8an bezala, jaietan ere, herriko kaleak eta plazak emakumez, libre gozatzen, bete nahi dituzte, “martxoaren 8a pasa zen eta errealitatea ez da gehiegi aldatu, baina sistema heteropatriarkalari arrakala berriak sortu genizkion, eta jendarte antolaketa eraldatu arte, horretan jarraitzeko asmoa dugu”. Herriko jaietan ere. Besteak beste, abuztuaren 4rako planto egitea proposatu diete emakumeei, zaintza lanetan greba egitea. Herriko emakumeen gaurko agerraldian adierazi dutenez, festak herri identitatea indartzeko eta komunitatea kohesionatzeko adierazpen kulturalak dira, “festa politikoak dira, guztiontzat”. Jendartearen ohikotasunean bezala, jaietan gizarteak bizi diren alde eta gatazkak errepikatzen dira, “orokorrean, hegemonikoak diren genero eredu eta heteroaraua indartzen dituzte. Parte hartzea ez da soilik plazan edo kalean ematen; bertan egon ahal izateko, etxe nahiz sukaldeetan egiten diren lanak funtsezkoak dira”. Familia bazkariak, gaueko festaren hurrengo eguneko otorduak, jaietan erabiltzen den arroparen garbiketa, etxearen garbiketa, edo adinekoen eta haurren zaintza orokorrean emakumeek egiten dituztela adierazi dute herriko emakumeek. Hori eten nahi dute. Orokorrean eta jaietan ere emakumeek egiten dituzten lan horiekin loturak hautsi nahi dituzte, eta jaiaren erdigunean jarri nahi dituzte. Hori abuztuaren 4ko plantoaren mamia, jai batzordeak bere egin eta babestu duen plantoa: “Festaz nahi bezala, betebeharrik gabe gozatzeko aukera izango dugu emakumeok”. Ardura banaketena jai osorako asmoa litzateke, baina bereziki egin horretan emakumeek jaia bere egin dezaten deia egin dute, baita egitaraua osatu ere. Honakoa:
Abuztuaren 4ko egitaraua:
  • 14:00etan, feministen bazkari beganoa Landetxe plazan. Txartelak Kastron salgai hilaren 31ra arte. Prezio orokorra: 12 euro. Ikasle, langabe eta pentsiodunena: 10 euro. Haurrena: 5 euro.
  • Bazkalostean: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa, euskara eta generoa gai dituena.
  • 19:30ean, txosnetatik abiatuta, poteo jira feminista.
Beste egunetarako ekitaldiak:
  • Abuztuaren 2an, 18:30ean, agerraldi feminista Done Eztebe plazan, “bete dezagun plaza emakumez”. Udalak mugimendu feminista omenduko du txupinaren ondorengo sokadantza dantzatzera gonbidatu dituelako.
  • Abuztuaren 3an, 18:30ean eta Landetxe plazan, Malen eta Ekain Elizasuren kontzertua.
  • Abuztuaren 5ean, 17:30ean eta Kazkazuri plazan, Ez da kasualitatea bertso saioa.
  • Jaietan zehar: txosna feminista Landetxe plazan.
Autodefentsa Ekitaldiez gain, jaiak bitartean autodefentsa feministarako deia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak, erasoei eta erasotzaileei aurre egin behar zaiela. Hala, autodefentsa feministarako kit-ak emango dituzte txistuarekin, erasotzaileak markatzeko pegatinarekin, herriko protokoloa agertzen den txartelarekin, eta kit-a erabiltzeko azalpenekin. Gainera, herriko hiru lekutan ikusi edo bizitako erasoak salatzeko txokoak egongo dira. “Erasotzaileek aurrez aurre izango gaituzte. Kalea eta festak gureak dira. Erasotzeko asmoa duen gizona bazara, ez etorri festara, zure burua kontrolatzeko gai ez bazara ez etorri festara, ez zara ongi etorria. Beldurra aldez aldatuko dugu!”, esan dute, irmo, gaurko agerraldian, jaiak nahi diren bezala eta errespetuan gozatzeko direla aldarrikatuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.