Auzo elkarteek piztu dute txupina. Bost egun aurretik eta 150 ekitaldi gozatzeko. Mezu garbia udalarena eta jai batzordearena: gozatu bai, baina berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan.
Hastear dira madalenak. Azken urteetan ohikoa den bezala, herri bazkaria egin dute festazaleek jaien etorrera berotzeko. Askotarikoa eta handia izan da.
Oiartzungo Feministen Asanbladak agerraldia egin du gaur jaietan ere betebeharrak denenak direla adierazi, eta erasotzaileei adi egon daitezela esateko.
Koloreen eztanda izan da Gernika plazan. Madalenak hasteko Holi festan gazteak eta gaztetxoak egon dira, euren erara jaien hasieran ekarpena egiten.
Haurren Jai Batzordeak mimoz eta maitasunez josi duen Irria Harro! kanta zuzenean abestu, dantzatu eta entzuteko parada izan da.
'Gorputz deserosoak' izenburuarekin, fusilamenduen eta hobi komunen gaineko ikastaroa egin dute Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan.
Orain Presoak dinamikaren barruan bizikleta martxa antolatu dute, euskal presoen korapiloak lehenbailehen askatzea eskatzeko.