Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eremu sakratuan ere, batelerak geldiezin

Zortzitik zortzi. EuskoTrenen jokatu diren estropada guztiak irabazi dituzte batelerek. Hibaikak, ETEn, bigarrena lortu zuen ia atzo.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2018/07/23
sanjuan.batelereak.ibegiristain

Batelerak, Pasaiako banderarekin. Argazkia: I. Begiristain (Koxtape-Sanjuanen Facebook-etik hartua).

Historiagatik eta duten esanahiagatik, Orion eta Pasaian estropadak irabaztea ez da nolanahikoa. Gipuzkoako eta Euskal Herriko arraunaren eremu sakratu dira. Bada Pasai Donibane Koxtape-San Juan arraun taldeko emakumeen traineruak, Batelerek, asteburuan bi eremu horietan irabaztea lortu dute. Ez dago geldituko dituenik. EuskoTren Liga eurena da, ezusteko handi, handiegi bat edo batzuk (asko beharko lukete) gertatzen ez badira behintzat. EuskoTrenen, zortzitik zortzi arrosentzat. Orio ez dute oso urrun. Baina beti atzean daude horiak. Ez dute asmatzen nola aurre egin Bateleren nagusitasunari. Eta begira arrosen ontzian errotazioak egiten direla, arraunlari den-denek aukera izan dezaten sasoi historiko honetan alea jartzeko. Adibidez, etxean, Pasaian, larunbateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren banderan hasieratik bukaerara mendean hartu zuten lehia sanjuandarrek. Lasaitasun irmoarekin irabazi zuten etxeko bandera, zaleen aurrean, inori aukerarik eman gabe. Orio zazpi segundo atzetik iritsi zen bukaerara; Arraun Lagunak-ek eta Hondarribiak liga propioa dute, biena. Beste liga bat. Atzo, Orioko Kanpina Banderan, estuago baina berdin. Bandera eta arraunak Batelerek igo zituzten. Orio hiru segundo atzetik izan zuten Anartz Gereñok prestatutakoek, baina ia insolentzia bihurtu den lasaitasun batekin bereganatu zuten bandera. Traineru bateko aldea soilik, baina inongo unean ez zen arriskuan izan trapua. Horregatik, EuskoTren Ligak ekuatorea zeharkatu duen honetan, inork gutxik espero du sailkapen nagusian iraultza. Banderaren batek ihes egin dezake beharbada, aurkariak ez direlako geldirik egongo, baina ez dirudi. Hondarribia, bestalde, azken estropadetan Arraun Lagunak-en atzetik ari da sailkatzen. Gogor borroka egin beharko dute berdeek azken postutik ihes egiteko. Donostiarrek badirudi neurria hartu dietela berdeei, eta Pasaiako eta Orioko estropadetan erraz utzi dituzte atzean. ETEn, Hibaikaren bigarrena ia Atzo, igandea, Errenteriako Hiria Bandera jokatu zuten gizonen (KAE1) eta emakumeen (ETE) mailetan Pasaian, San Pedroko eremuan, erlojupekoan. Emakumeen Traineru Elkartearen estropada zinez zirraragarria izan zen. Hala, lehen hiru postuak segundo eta erdi eskasetan erabaki ziren: Tolosaldea irabazleak 11:20:00 egin zuen, bigarren izan zen Deustok 11:21:26, eta Hibaika antolatzaileak. Ia bigarren bandera lortu zuten errenteriarrek. Larunbatean, Orion, laugarren izan ziren. Bere neurrian baloratu behar da Hibaikako emakumeen trainerua aurten egiten ari dena. Tripulazio titular ia osoa berria da, gaztea; oso gaztea. Horregatik joan den asteburuan bandera bat lortu izana, eta atzo hirugarren izanda ere banderaren lehian egotea, oso baikor baloratzeko modukoa da. Eskarmentua ari dira hartzen Madalen ontzikoak, eta aurten emaitzak iristen hasi diren bezala, EuskoTren Ligara igotzeko borrokan bete-betean dago taldea, sailkapen nagusian lider den Donostiarratik hiru puntura bakarrik daudelako.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.