Ostegunetik eros daitezke Bizipoza Jaiaren barruan antolatu dituzte pailazoen emanaldirako zein bazkarirako txartelak. Gainontzeko ekitaldietarako sarbidea librea izango da irailaren 29an.
Bizipoza jaiaren egitarauaren aurkezpena.
Bizipozaren Jaiaren barruan antolatu dituzten Pirritx, Porrotx, eta Marimototsen emanaldirako eta bazkarirako txartelak etzi jarriko dituzte salgai. Irailaren 29an izango da jaia, irekia izango da, eta beraz guneetan parte hartzea doakoa izango da, baina bi emanaldietarako sarrera erosi beharko da. Pailazoen emanaldirako sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, baita bazkarirako txartelak ere.
Interesdunek internet bidez erosi behar dituzte sarrerak
Bizipozaren webgunean. Pailazoen ikuskizuna 11:45ean izango da Irria Gunean. Bazkarirako berriz, bi txanda antolatu dituzte, 13:30ean eta 15:00etan Merkatuzarren. Menua berriz, ondorengoa izango da: sarrerakoak, oilaskoa saltsan, postrea eta edaria. Bazkarirako txartelak eskuratzerakoan zein txandatan bazkaldu nahi den aukeratu beharko da.
Bizipoza Jaia-Egitaraua