[Galeria] Bi egun aurretik dena emateko
Santiago bezpera gaur, bi egun dituzte aurretik oraindik errenteriarrek madalenekin gozatzen jarraitzeko.
Giro paregabean ari dira ospatzen errenteriarrak madalenak. Emakumeen Eguna da gaurkoa, Santiago bezpera, eta haurrei begira EAJk antolatutako Haurren Krosa egin dute goizean. Ekitaldi horren barruan, aurten ere, Errenteria-Oreretako EAJk kirol elkarte bat omendu du, Ereintza Eskubaloia izan da. Kirola, eta zehazki, eskubaloia sustatzeko urteetan egin duen lana aitortu diote Ereintzari, eta parekidetasunaren alde egiten duen lana ere. Beste agertoki batean, Xabier Olaskoaga plazan, Latigo Boxing Klubek antolatuta boxeo erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Sebas Perez Latigo eta El Niñok erakustaldi bikaina egin dute. Foru plazan berriz, ez dute bustitzeko arazorik izan txikienek. Haur jolasak zituzten bertan, eta eguraldia lagun, gustura aritu dira. Arratsaldean Gazte eta Helduen Dantza Solteko Txapelketa jokatuko da 18:00etan eta 19:30ean hurrenez hurren, pailazoak, antzerkia, danborrada, euskal dantzak eta musika ere ez da faltako. Zumardian, Hesian rock taldea arituko da 00:30ean hasita. Egitarau osoa