Maixa Zuriarrain, Urko Etxebesteren eskutik saria jasotzen.
HITZAren 15. urteurreneko
Asmatu hitza galdera jokoak bereak eman du. Galdera guztien erantzunak jaso, horien artean irabazleak hautatu, eta sariak eman dira. Azkena, Maixa Zuriarrain oiartzuarrari emandakoa —irudian Urko Etxebeste HITZAren zuzendariaren eskutik egokitutakoa jasotzen—:
Asmatu hitza-n parte hartu zuten denen artean, Oiartzungo
Zuberoa jatetxean otordua baliatzeko zozketa egin, eta hari egokitu. Zorionak Maixa!
Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkie HITZAk galdera jokoan parte hartu duten guztiei, baita sariak eman dituzten denda eta jatetxeei ere.. Sekulakoa izan da den-denen erantzuna eta jarrera bikaina. Eskerrik asko!
Lotutako albisteak: