Donibaneko jaiei begira, Pasaiako Udalak trafikoa arautu du.
Donibaneko
jaiei begira, Pasaiako Udalak trafikoa arautu du. Gaurtik asteartera bitartea, hilak 31, ordutegi bat izango da alde zaharrera autoa sartzeko. Beste hainbeste arau jarri dituzte aparkalekuetarako.
Bizkaia plazako aparkalekuak
bertakoentzat gordetzeaz gain, Nabalaldeako kaia irekita egongo dela iragarri dute, herritar zein kanpotarrentzat. 27tik 31rako aukera izango da, baina soilik arratsaldez. Pabiloi eta lokaletako sarbideak libre uzteko eskatu dute. Portuko Agintaritzak biltegi guztiak sarbide gisa erabiliko dituela adierazi du eta autoren bat bertan ikusiz gero, isuna jartzeaz gain, erretiratu egingo dituela.
Horrez gain, ordu hauetan alde zaharra itxita egongo dela aurreratu dute:
- Uztailak 25 – 17:00etatik aurrera itxita.
- Uztailak 26 – 11:00etatik aurrera itxita.
- Uztailak 27 – 09:30etik aurrera itxita.
- Uztailak 28 -10:30etik aurrera itxita.
- Uztailak 29 – egun osoan itxita.
- Uztailak 30 -10:00etatik aurrera itxita.
- Uztailak 31 – egun osoan itxita.