Musika eta historia uztartuditu EMKE Bandak San Inazio kontzerturako.
Musika Banda Madalen Eguneko kontzertuan.
Madalenen ajea gainditu gabe oraindik, proposamen berriarekin helduko da EMKE Banda San Inazio eguneko kontzertuari begira. Musika eta historia uztartuta helduko da
Errenteria garai batean emanaldiarekin. Hilaren 31n izango da emanaldi berezi hori 22:30ean hasita Herriko plazan, eta eguraldiak laguntzen ez badu, ikuskizuna Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira eramango dute.
Juan Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar (Errenteria 1835-1869) bertsolariaren Errenterian bizi naiz eta, egin zaidazu bisita bertso ezagunetik abiatuta, argazki bilduma zoragarria erakutsiko du bandak kontzertuan zehar pantaila erraldoi batean, garai bateko Errenteria-Orereta, eta biztanleak nolakoak ziren erakutsiko dute. Iñaki Erkiziak bildu ditu argazkiak udal artxibategitik eta beste hainbat lekutatik, eta erakutsiko diren argazkietako batzuk ezagunak badira ere, beste asko ezezagunak dira askorentzat. Emanaldian, euskal konpositoreen musika joko du bandak: Jesus Guridi, Julio Beobide, edota Torre-Muzkiz Kondearen doinuak. Carlos Rodriguezek zuzenduko du kontzertua.
Jende ugari biltzea aurreikusi dute antolatzaileek, eta horren harira, garaiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei.