1970. hamarkadako asaldatutako Italian hilketagatik zigortu eta espetxetik ihes egin zuela isilean mantendu du hogeita hamar urtez.
Ronaldo d´Alessandro bere liburuaz mintzatuko da hitzaldian.
Rolando d´Alessandro kazetari eta itzultzailea Gaztañoko lokal berrian izango da datorren ostegunean (abuztuak 2).
Si te vas no vuelvas liburua aurkeztuko du bertan 19:00etan hasita, Gaztañoko Auzo Elkarteak,
Salatu taldeak, eta Gatazka taldeak antolatuta.
1970. hamarkadako asaldatutako Italian hilketagatik zigortu eta espetxetik ihes egin zuela isilean mantendu du hogeita hamar urtez. Ilegalki eta modu klandestinoan bizitu da denbora horretan guztian Katalunian, bere arrebak Toscanatik deitu eta zigorrak preskribatu zuela esan zion arte: “Askea zara” esan zion.
60 urte ditu egun, eta askea da.
Ihesaldiaren aldeko aldarria egiten du egun d´Alessandrok, bereziki, “berriro egingo nuke, kosta ala kosta, errebeldia keinu sinboliko gisa, zigor ilogiko eta errealitate injustu baten ez onartze keinu bezala”.